Nøgen, 'Mila aldiz'
2020-06-15 13:37 MusikeaAnimazinoaren ardurea Ander Peretz de Arenaza eta Pau Grossena izan da,
Mila aldiz sentiduteko aukerea dakar talde donostiarrak, Nøgen taldearen hurrengo lan luzearen aurrerapen kantua, hain zuzen be.
Grabaketea Haritz Harreguy Studio entzutetsuan egin dabe eta masteringa, barriz, Ultramarinoseko Victor Garciaren eskutik dator.
Animazinoak berebiziko inportantzia dauka bideoan eta horren ardurea Ander Peretz de Arenazarena izan da, Pau Gross animazino laguntzaileagaz batera.
Diseinu grafikoan, barriz, Jabier Rodriguezen lana nabarmendu behar da eta zuzendaritzan eta gidoigintzan, Ander Merino eta David Denaro ibili dira.
Azken buruan, Airaka produkzino etxeak argitaratu dau lana.
Nøgen
Donostian, 2016an sortutako folk pop musika taldea, bost taldekidek osotutakoa. Markel Idigorasek Danimarkan egindako egonaldi baten harira emon eutsen taldeari hasierea. Lehenengo hirukotea zan: Ane Negueruela abeslaria, Alex Irazusta gitarristea eta Markel Idigorasek ukelelea eta ahotsak; hirukoteak kontzertu gitxi batzuk emon zituan 2016ko irailean hasita. Laster batu jakezan Olatz Cuevas bajuan eta 2016ko abenduan Jokin Guilisagasti eta orduantxe ekin eutsen lehenengo lana Lys (EP) diskoa atontzeari.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!