Isilunea eta lora-eskaintzea, Bilboren 720. urteurrenean

Bizkaie! 2020-06-15 08:29   Kulturea

Ospakizun jentetsurik ez dabe egingo, osasun larrialdiagaitik.

Beteluriko harrizko jesarlekuaren alboan izango da ekitaldia | Ikusi handiago | Argazki originala

Bilboko uribildua sortu zanetik 720 urte beteko dira astelehenean, bagilaren 15ean. Hori dala eta, Udalak hainbat ekitaldi antolatu ditu, urtero egiten dauen legez, baina aurten apalagoak izango dira, osasun larrialdiagaitik. Banderea jasotea, minutu bateko isilunea eta lora-eskaintzea izango dira urteurrenaren ardatzak.

Isilunea eta lora-eskaintzea lehenengoz egingo ditue Bilboren urteurrenean, modu horretara Covid-19ak kaltetutako bilbotar guztiei omenaldia egin nahi deutselako. Juan Mari Aburto alkatea buru, Erkoreka plazako lorategian izango da ekitaldia, uriko banderearen azpian, 11:00etan. Bertan dago Beteluriko harrizko jesarlekua, sasoi baten kargua zin egiteko erabilten zana.

Oroitzapen ekitaldia soila, neurritsua, eta serioa izango dala aurreratu dau Udalak. Jente gitxi batuko da, eta osasuna babesteko neurriak hartuko ditue: Parte-hartzaileen arteko distantzia eta maskarak. Aurreko urteetako ospakizun handirik ez da egongo, beraz.

Urteurrenagaz batera egiten da Gau Zuria, eta Udalak orain dala aste batzuk esan eban atzeratu egingo ebela. Hortaz, bagilean barik, urriaren 2an eta 3an izango da. Udalak aurreratu dauenez, 2020ko Gau Zuriak bertoko kutsu nabarmena izango dau, euskal sortzaileen, artisten eta hornitzaileen aldeko apustua egingo dogulako, Bilbao Aurrera Planean onartutakoaren bidetik.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu