Bilboko Gau Zuria, urriaren 2an eta 3an
2020-05-21 13:20 KultureaNormalean bagilean egiten da, baina aurten atzeratu egin dabe.
Bilboko uriaren sorrerearen urteurrena ospatzeko (aurten 720 urte beteko ditu), bagilaren erdi partean egiten da urtero Gau Zuria. Aurten, baina, Udalak ekitaldi jentetsu hori urrira atzeratzea erabagi dau, orduan osasun arloko neurriak arinagoak izango diralakoan. Osasun publikoko erispideak eta Eudelen gomendioak kontuan hartu ditue jaia atzeratzea erabagiteko.
Urriaren 2an eta 3an izango da, beraz, 2020ko Gau Zuria, momentu horretan osasun larrialdiak ixten badau. Izan be, hori aurreikusterik ez dago. Ekitaldi jentetsuetan osasun publikoa bermatzeko neurriak eta espazio publikoko edukiera mugatuak gogoan izan beharko ditue egitaraua antolatzeko.
Edozein kasutan, Gau Zuriko ekitaldiak antolatzeaz arduratzen dan batzordea lanean dagoala dino Bilboko Udalak, herritar guztientzat erakargarria izango dan programazinoa atontzeko asmoz. Normalean, uriko eraikinak eta argia izaten dira jaiaren oinarria, fatxadetako proiekzino, su eta argi efektu eta guzti. Ate edegiak iluntzean eta bestelako jarduera kultural batzuk be egoten dira.
Udalak aurreratu dauenez, 2020ko Gau Zuriak bertoko kutsu nabarmena izango dau, euskal sortzaileen, artisten eta hornitzaileen aldeko apustua egingo dogulako, Bilbao Aurrera Planean onartutakoaren bidetik.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!