12.161 lagun dagoz parte hartzen HABE-ren azterketetan

Bizkaie! 2020-06-12 12:38   Euskerea berbagai

Herritarren eskaria izan da proba honeek antolatzeko motibazino nagusia.

Miren Dobaran, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikako sailburuordea | Ikusi handiago | Argazki originala

HABEk antolatutako hizkuntza-gaitasuna egiaztatzeko deialdiak gaur goizean hasi dira Barakaldoko BECen eta aurreikusita dago gaur hasi eta bagilaren 19ra bitartean 12.161 lagun batzea. Miren Dobaran Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikako sailburuordeak azpimarratu dauenez, herritarren aldetik dagoen eskaria izan da proba honeek antolatzeko motibazino nagusia eta, era berean, BEC aukeratu da azterketak egiteko baldintzarik seguruenak eskaintzen ditualako.

Kontuak kontu, datozen egunotan honako proba honeek egingo dira:

B2 deialdi itxia (euskaltegietako ikasleentzako): 3.673 azterketarik parte hartuko dabe bagilaren 18an eta 19an. Idazketa-probak egingo dira BECen; euskaltegietan egindako ulermen-probak (ahozkoak eta idatzizkoak) eta ahozko probak baliozkotuko dira.

C1 deialdi edegia (nahi dauenarentzat; ez da beharrezkoa euskaltegiko ikasle izatea): 3.108 lagun. Gaur eta bihar idazteko eta irakurteko probak egingo dira BECen. Ahozko probak garagarrilean egingo ditue.

C1 deialdi itxia (euskaltegietako ikasleentzat): 4.976 lagun. Bagilaren 15, 16 eta 17an. Idatzizko probak egingo dira, eta ulermen-probak (ahozkoak eta idatzizkoak) eta euskaltegietan egindako ahozko probak baliozkotuko dira.

C2 mailearen deialdi itxia: 404 persona. Hilaren 16an. Idatzizko probak egingo dira BECen; ulermen-probak (ahozkoak eta idatzizkoak) eta euskaltegietan egindako ahozko probak baliozkotuko dira.

A1 (hasierako erabiltzailea), A2 (oinarrizko erabiltzailea) eta B1 (erabiltzaile independentea) mailak ebaluazino jarraituaren bidez egiaztatzen dabiz euskaltegietan.

Gaur, beraz, C1 mailako (lehengo EGA) deialdi edegiaren lehen probak egiten dabiz. Hitzordu horretan, ohikoa da Batxilergoko eta unibersidadeko lehen mailetako ikasleen parte-hartzea. Gaur, azterketak lau txandatan egiten dagoz: 10:00etan (12:30ak arte), 11:00etan (13:30ak arte), 15:00etan (17:30ak arte) eta 16:00etan (18:30ak arte). Txanda bakotxean 450 azterketarik baino gitxiagok parte hartzen dabe, gehienez 80 laguneko taldeetan banatuta (gaur 64 baino gitxiago izango dira talde bakotxean). Protokolo hori bera izango da datozen egunetan, baina proben iraupena maila bakotxaren araberakoa izango da. Gaurko egunean 1.600 azterketarik parte hartuko dabe probetan.

Dobaran sailburuordeak deialdiek izandako harrera ona azpimarratu dau: Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak eta HABEk proba honeek deitu ditue euskera maila egiaztatzeko, eskaera handia egoalako, hau da, herritar askok eta askok antolatzeko eskatzen euskuelako. Eta eskaera bat egoala erakusten dauen frogarik nabarmenena da 12.000 azterketarik emon dabela izena. Arduraz jokatu nahi izan dogu eta egiaztapen-proba hauek antolatu, ikasle askok ahalegin handia egin dutelako euskara ikasteko edo maila hobetzeko. Era berean, azpimarratu nahi dogu azterketarien portaera bikaina lehen jardunaldi honetan, gehien-gehienak gazteak.


Sarbideak

BECera heltzeko moduari jagokonez, gehienak metroz, autoz edo autobusez heldu dira. Garraio publikoan pilaketei aurre egiteko, BECeko autoentzako aparkalekua doban da azterketak egiten diran bitartean. Azterketa gunerako sarrerea BECeko sarrera nagusia da, eta bertan dagozan 12 ateak zabalik dagoz. Hainbat azterketari Ansioko metro-geltokitik heldu dira, beste batzuk BECeko lurpeko aparkalekutik eta beste batzuk autobusez.

Dobaran sailburuordeak azpimarratu dauenez, probak BECen egiten dabiz, baldintzarik onenak eskaintzen ditualako: BECek baldintza egokienak eta seguruenak eskaintzen ditu holako prozesu bat aurrera eroateko, bai azpiegituraren ikuspegitik, bai sarbideen ikuspegitik be. Ez da erraza holako dimensinoak dituan azpiegitura bat gurean, metroa alboan dauena eta aparkaleku handi bat azterketarien eskura jarten dauena. BECek espazio erraldoia eskaintzen deusku eta datozen egunotan 450 lagun baino gitxiago alkartuko dira, 80 lagun baino gitxiagoko taldeetan, milaka lagun hartzen dituan eremuan. Proba horreen zehaztasun guztiak zehatz-mehatz aurreikusi dira Prebentzino Batzorde baten bidez. Deialdiok antolatzeko, Prebentzio Batzorde bat eratu da eta batzorde horrek jarduera-protokoloak egin, horreek apliketako erispideak finkatu eta kontingentzia-planak garatu ditu. Batzordean honako honeek dagoz: HABEko ordezkari bat, Eusko Jaurlaritzako Osasun eta Prebentzino Zerbitzuetako ordezkari bat, BECeko ordezkari bat eta Bizkaiko Garraio Partzuergoko ordezkari bat.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu