2020/06/12 12:30
EAE eta Nafarroako uriburuetan. | BestelakoakSOS Kulturea
12:30
Euskal kulturearen sektorea defendiduteko ekintza publikoa. Kulturea Gara eta arriskuan gagoz. Lau uriburuetan izango dira konzentrazinoak, Bilbon, Gasteizen, Donostian eta Iruñean, euskal kulturearen sektorea Covid19aren krisiaren aurrean defendiduteko. Faseak, deseskaladea eta normaltasun barriaren iragarpena gorabehera, Arte biziek ezin dabe normaltasun hori berreskuratu kontratazinorik eta jarduerearen bereiztasunari egokitutako protokolorik ez badago.
Ez da alarma-egoerak sortutako egoereagaitik bakarrik, baita gure sektorean lehendik ezarritako prekariedadeak eragindako egoerea be, gure jarduerearen etorkizuna benetan arriskuan ikusten dogula.

Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!