Euskal Sagardaoak bertoko sagarrakaz egindako 3,2 miloe litroko uztea aurkeztu dau

Bizkaie! 2020-06-12 07:55   Jan edanak

Euskal Sagardaoa Jatorri Izendapena 45 sagardotegik eta 250 produktorek osotzen dabe.



Euskal Sagardoa Jatorri Izendapen
ak Euskadiko Sagardao Naturalaren 2019ko uztea aurkeztu dau Chillida Leku Museoan. Uzta handia izan da kopuruan 2019koa, danetara, 3,2 miloe litro Euskal Sagardao egin dira bertako 5,5 miloe kilo sagar erabilita. Sagardao lurrintsu eta orekatuak lortu dira, aurreko uztakoakaz koparauta arinagoak ahoan eta alkohol graduazino bajuagokoak orokorrean.

Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuordeak, Bittor Orozek gogorarazo ditu Covid19 pandemiak eragindako krisiaren ondoren Euskadiko edarien sektorearen lehiakortasunari eusteko Eusko Jaurlaritzeak martxan jarritako neurriak.

Neurri ekonomikoei jagokenez, Eusko Jaurlaritzeak 50 miloe euroko dirutzea jarri dau, Finantzen Euskal Erakundeagaz alkarlanean; zazpi urterako maileguak izango dira, baldintza abantailatsuakaz, Euskadiko upategietarako eta hiru urteko bakotasunagaz (3 + 4) eta + % 1eko euriborragaz.

Bestalde, sagardaotegiak eta upategiak merkatuan kokatzea be indartuko da, sustapen-ekintza barrien bidez.

Gaur egun Euskal Sagardaoa Jatorri Izendapena 45 sagardotegik eta 250 produktorek osotzen dabe, Gipuzkoan, Bizkaian eta Araban.


Eusko Jaurlaritzeak eta mahastizaintzearen eta ardaogintzearen sektoreak ardaoaren sustapena indartzea adostu dabe

Arantza Tapia sailburua izan da buru Guardiako Kuadrillearen bileran eta ABRA, ARAEX, Dolare, Grupo Rioja eta Arabako Errioxako Ardaoaren Ibilbidea Arabako mahasti eta ardaoen alkarteak eta UAGA sindikatua be egon dira.

Lankidetza arloak COVID19ak eragindako krisi egoerara egokitutako sustapen plan batean oinarrituko dira, izan be, zirkulatzailea arintzeko neurriak izango dira, berbarako 50 milo euroz hornidutako finantza tresna eta barrikuntzan laguntzeko bonoak.

Euskadiko ardao guztiak sustatzeko ekintzak aktibauko dira Basque Wine erreferentziapean, nazinoarteko merkaduetan eta tokiko ekintzak indartuz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu