Sua bizkaitarrek lan barria dakarre
2020-06-12 09:12 MusikeaHormak apurtzea kantuak aparteko indarra dakar.
Konfinamendu garaian sortutako pieza honegaz jatorku SUA laukote bizkaitarra; taldearen esanetan: Hormak Apurtzea konfinamendu garaian sortu eta idatzi genduan. Kantu honegaz, irudimenari esker maila fisikoan egon ezin garen lekuetan egoteko aukerea aldarrikatzen dogu. Hori izan baita momentu askotan, lau horma artetik urtetako aukera bakarra.
Hormak apurtzea kantuak aparteko indarra dakar.
- Grabaketa: Haritz Harreguy.
- Masterizazioa: Ultramarinos Costa Brava
- Bideoa: Ander Barrenetxea.
- Diskoetxea: Airaka.
Ezarritako segurtasun eta higiene neurriak jarraituz egin da grabaketea eta horren testigu egin gura izan gaitue bideo honen bidez.
SUA
Bizkaiko, Maruriko talde euskalduna Ordu Beltzak izeneko lehenengo diskoa astintzen dabil. Rock, pop eta post-punk kutsuko hamar abestik osotzen dabe. Orain urte bi jaio zan taldea Maruri-Jataben eta igaz EP digital bat kaleratu eben. Egitasmo horri esker Gaztea Maketa Lehiaketea irabazi eben eta ordutik ez dira geldi egon.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!