'Beste mundu bat posible da'

Bizkaie! 2020-06-11 11:57   Bertsolaritzea

Jon Maia bertsolariak, itxialdi sasoian hainbat bertso idatzi zituan boluntariotza ekimen personal moduan, itxialdiak eta gaixotasunak kaltetutako jentearentzat. Danetara, 280 bertso personalizadu baino gehiago. Bertso eta bertso artean eta egoera berezi horretan nahastauta, Bihar euskeraz eta gazteleraz Mañana izeneko idatzia egin eban. Idatzi honek ordutik bere bidea egin dau, 12 hizkuntzatan itzulia izan da eta leku desbardinetako jente multzo batek webgune bat sortu dau horren bueltan; helburua da Covid 19 pandemiak eragindako mundu mailako krisialdia bestelako mundu bat eregiten hasteko aukera bilakatzea da, justizia soziala, bardintasuna, naturea errespetetea, aberastasunaren banaketea eta testuak aldarrikatzen dituan holako baloreetan oinarritua. Webgunean sartu eta bisitariak atxikimendua emon leikio manifestuari eta munduko mapa batean agertuko da atxikimenduaren jatorria.

Asmoa, idatziaren idea zabaldu eta mapan ahalik eta atxikimendu gehien agertzea da. Horrezaz gan, webgunea bisitetan dauenak ekarpena egin ahal izango dau, Beste mundu bat idearen bueltan bere hausnarketa testu, marrazki, kantu, poemea, musikea, ikus-entzunezko zein bestelakoen bidez argitaratu ahal izango dauelarik.

Lehenengo atxikimendua Artikoko Polotik egin da, Norvegiatik, aldaketa klimatikoak erasoten dauen eremu sinbolikoenetako batetik. Informazino gehiago hemen

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu