Kulto Kultibo taldearen lan barria: 'Algo natural'
2020-06-09 10:14 Musikea2010. urtean, Irunen sortutako rap/reggae taldea da.
Kulto Kultibo taldearen Algo natural bideoa itxialdi sasoian egindako rap-reggae da eta makinatxu bat musikari laguntzaile izan ditue, besteak beste, Ruben Sierra (La Pegatina), Comando Katana, Aiala, Chata Flores, Garolo, Ganjahr Family, Jah Nattoh, Putolargo, Kinky Bwoy (Valencia), Galder Izaguirre (Berri Txarrak), Mago Ramirez (No Konforme), Quim Canals (Txarango), Axel Magnani (La Pegatina), Miguel Llaneli (Fantactels), Miliu Llorach (Green Valley), Jony Sanchez (pianoa), Jon Zufiaurre (Iseo & Dodosound), Igor Telletxea.
Zuzenekoei jagokenez, irailaren 12an, Gasteizeko Jimmy Jazz aretoan eskainiko dabe kontzertua Machete en Boca taldeagaz batera. Aurrerago, garagarrilaren 22an, Cadizen, Cabo de Platan joko dabe eta urriaren 8an, Viñarock Jaialdian emongo dabe kontzertua.
Kulto Kultibo
2010. urtean Irunen sortutako rap/reggae taldea da; taldekideak Peca (Mc), Samu (Mc), Seta (Dj) eta Aimar (Soinu Teknikaria). Dagoeneko bost disko plazaratu ditue 7dias (2010), Ahora o nunca (2013), La Maceta (2016), La Esencia (2018) eta X (2020). Danak autoproduzidutakoak.
Kolaborazinoen artean Green Valley, Garolo zein Calero LDN taldeakaz zein Papa Style eta Atili frantsesakaz ibili dira.
2018. urtean, 40 kontzertu baino gehiago emon zituen eta 22 doinuz osotutako La Esencia diskoa be urte horretan plazaratu eben.
Kulto Kultibo taldearen jarraitzaileak gero eta gehiago dira: YouTube kanalean, 30 bideoklip eta 5.000.000 bisitari baino gehiago ditue eta Spotify plataforman, mundu osoko 50.000 entzule hilero.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!