UPV/EHU 358. postuan dago unibersidadeen munduko CWUR rankingean
2020-06-08 13:05 Pil-pileanCWUR, unibersidadeen rankingak egiten dituan erakunde ospetsuenetako bat da.
EHU-k 358. postua lortu dau Center for World University Ranking zentroak urtero egiten dauen nazinoarteko CWUR rankingean. Erakunde horrek sailkapen akademiko ezagun bat argitaratzen dau, munduko unibersidadeak erispide objektiboen arabera ebaluetan dituana: hezkuntzearen kalidadea, ikasle ohien enplegua, eta ikerketen produkzinoa eta ikerketearen errendimendua. Eretxi inkesta subjektiboak eta unibersidade interesdunek eurek helarazotako datuak ez ditu aintzat hartzen. Rankingak munduko 2.000 onenen sailkapena egiten dau, 20.000 unibersidade baino gehiago ebaluau ondoren. Hori dala eta, munduko ranking akademiko handiena eta zehatzena da.
CWUR zentroak adierazle objektiboak erabilten ditu munduko unibersidadeak sailkatzeko:
1) Hezkuntzearen kalidadea: sari akademiko garrantzitsuak irabazi dituen unibersidadeko ikasleen kopurua, unibersidadearen tamainuari jagokonez (balorazinoaren % 25).
2) Ikasle ohien enplegua: bertan ikasi eben eta munduko enpresa handienetan goi karguak dituen personen kopurua, unibersidadearen tamainuari jagokonez (% 25).
3) Fakultadearen kalidadea: sari akademiko garrantzitsuak irabazi dituen fakultade bakotxeko kideen kopurua (% 10).
4) Ikerketearen errendimendua, ondoko adierazleakaz:
4.1. Ikerketearen emoitzea: ikerlanen kopuru osoaren arabera neurtua (balorazinoaren % 10).
4.2. Kalidade handiko argitalpenak: lehen mailako aldizkarietan agertzen diran ikerlanen kopuruaren arabera neurtuak (balorazinoaren % 10).
4.3. Eragina: eragin handiko aldizkarietan agertutako ikerlanen kopuruaren arabera neurtua (% 10).
4.4. Aitamenak: asko aitatutako ikerlanen kopuruaren arabera neurtuak (balorazinoaren % 10).
UPV/EHUk 358. postua lortu dau sailkapen orokorrean eta adierazle espezifiko batean, posizioa hobetu dau, izan be, ezarritako laugarren erispidean (ikerketearen errendimendua), 322. postua lortu dau.
Espainiako estaduko unibersidadeen artean, UPV/EHU zazpigarren postuan dago, hau da, sei unibersidade bakarrik dagoz haren aurretik. Sailkapen orokorreko lehen hiru postuetan, Harvard Unibersidadea, MIT eta Stanford Unibersidadea dagoz. Jarraian, Britainia Handiko Cambridgeko eta Oxfordeko unibersidadeak agertzen dira.
Nabarmentzekoa da, bestalde, UPV/EHUgaz batera, urriaren 29an, Tartun (Estonia) eratutako ENLIGHT partzuergoko unibersidadeek lortu dituen posizino garrantzitsuak: Suediako Uppsalako Unibersidadea (88. postua), Herbehereetako Groningengo Unibersidadea (104), Alemaniako Göttingengo Unibersidadea (108), Belgikako Ganteko Unibertsitatea (118), Bordeleko Unibertsitatea (244), Estoniako Tartuko unibertsitatea (516), Eslovakiako Comenius Unibertsitatea (607) eta Irlandako Galway (622). Aurreko hori UPV/EHUk bere etorkizuneko proiektua pkonpartiduten dauen unibersidadeen bikaintasunaren eta, beraz, ENLIGHT sarearen beraren bikaintasunaren erakusgarri da.
Fernando Tapia UPV/EHUko Garapen Zientifikoaren eta Transferentziaren arloko errektoreordearen eretxiz, 'Gurea lako unibersidade gazte bat, 40 urte besterik ez dituana, munduko 400 unibersidade onenen artean egotea eta ikerketa jardueran 322. postua lortzea bere bikaintasunaren eta hezkuntza eta ikerketa proiektuaren kalidadearen aintzatespen garrantzitsua da. Hori guztia ikaslearen onurarako da, bikaintasuna gure unibersidadean ikasten daben persona guztiakana heltzen baita holan. Aintzatespen horrek are balio handiagoa dau, CWUR lako ranking batetik baitator eta haren adierazleak, beste ranking batzuek erabilten dituenak ez bezela, guztiz objektiboak dira. Esangura horretan, ranking hori informazino tresna oso baliogarria da goi mailako hezkuntzako hainbat eragilerentzat, batez be, ikasleentzat, ikasiko daben unibersidadea aukeratzeko orduan erispide fidagarrik behar baititue'.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!