Zea Mays taldeak aurrez aurre joko dau Donostian, bagilaren 12an

Bizkaie! 2020-06-08 11:30   Musikea

Hiri eri bideoklipa plazaratu dau Zea Mays taldeak.

Bideoklipean Fortun Fortun izan da arte eta diseinu zuzendaria eta David Pisonero, barriz, animazinoaren ardurea izan dauena. Atera izenburuko diskoa da Zea Maysen azkena.

Hiri eri kantuan, musikea eta berbak Zea Mays taldearenak dira; produkzinoa Carles Campi Campónek egin dau; soinu-injinerua Hector Ri izan da; nahasketak New Yorkeko Hector Castillok eta Carlos Imperatorik egin ditue eta grabaketea Andoaingo Garate Studios aretoan.

Donostiako Victoria Eugenian, datorren barikuan, bagilaren 12an, arratsaldeko 20:00retan hasiko dan kontzerturako sarrerak erosi hemen.


Zea Mays

Bilboko, Rekaldeko taldeak 1997ko udan 7 kantuz osotutako maketea grabau eta urte berean Euskadi Gazteako Maketa Lehiaketea irabazi eban. Urtebete aurrerago, Bilboko Pop-rock Lehiaketan, talde euskaldun onenaren saria irabazi eben 1998an.

1998ko irailean, barriz, Gor diskoetxeagaz euren lehen diskoa grabau eben: Zea Mays

2000ko martian etorri zan bigarren diskoa: Elektrizitatea eta urte horretako Euskal Herriko diskorik onena izan zan, Mondo Sonoro aldizkariaren esanetan.

Hortik aurrera makinatxu bat disko eta kolaborazino egin ditu talde bilbotarrak

Zea Mays ondokoek osotzen dabe:

Asier Basabe - Bateria.

Ruben Gonzalez - Bajua.

Iñaki Imaz, Piti - Gitarristea.

Aiora Renteria - Abeslaria.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu