Aurtengo Arabako Bertso Eskolartekoak baditu irabazleak

Bizkaie! 2020-06-08 08:33   Bertsolaritzea

Irailaren 13an, Hontza Xtrem abentura parkera joateko saria irabazi daben lanen sortzaileak hemen.

Jai giroan emon jako amaierea, 14tik beherakoen XXV. Arabako Bertso Eskolarteko online bereziari. 2020ko udabarrian Arabako ume zein gaztetxuenek, etxetik, kobazuloaren barren barrenetik ateratakoak izan dira egindako bertso lanak. Saguzarren erara oinak buruan jarrita!

Zein animalia bihurtuko litzatekezan, ikusezin balira zer egingo leukien edota mundua zelan ikusten duten erakutsi dute errimak josiz, koplak osatuz.

Egoerak egoera, aurtengoa be polita izan da, eskerrik asko Araba mailan parte hartu dozuen 700 Aiarañdeko, Arabar Errioxako, Gasteizko, Lautadako eta Mendialdeko bertsolari txikiei. Hurrengo urtean gehiago!

Zahar zein gazte, sorgin eta saguzar, mutil zein neska, pirata edo yogalari, danak be ameslari...

Irailaren 13an, goiz pasa Hontza Xtrem abentura parkera joateko saria irabazi daben lanen sortzaileak hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu