Oihuka-k 'Carne para la picadora' eta 'En‘tu'recto' binilo eta cd formatuan argitaratu ditu
2020-06-05 09:02 MusikeaAguraingo La Polla Records-en disko bi horreek deskatalogauta egon dira.
Carne para la picadora La Polla Records taldearen hamargarren diskoa da eta Oihukatik kanpo kaleratutako lehenengoa. Disko hau 1996an kaleratu eben (GOR), eta La Polla izenagaz argitaratutako lehenengoa izan zan. 1991ko taldearen kontrako epaiaren ondorioz izena aldatu behar izan eben. Nihilismoa eta itxaropenik barik jarraitzen dauen punk-rock bizkorreko diskoa.
Beste alde batetik, En‘tu'recto Aguraingo taldeak argitaratutako zuzeneko bigarren diskoa da eta, era berean, La Polla izen barriagaz kaleratutako bigarrena. 1997an, Canciller aretoan egin ziran lau kontzertutan grabau eben disko hau eta Salve eta Carne para la picadora diskoen arteko ibilbidea errepasetan dau. Soinu indartsua, eta, askoren ustez, taldearen zuzeneko album onena. Disko hau 1998an kaleratu eben (Gor).
Gasteizen 20121eko bagilaren 26an
Zuzenekoei jagokenez, COVID19 pandemiaren eraginezko alarmak gorabehera, Gasteizen aurten emon beharreko kontzertua datorren urtera atzeratu dabe. Beraz, La Polla Records taldeak Gasteizeko Mendizabalan joko dau 2021eko bagilaren 26an, El Crogas, Lendakaris Muertos, Kaotiko eta Cerveza Suicida taldeakaz batera.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!