14 urtetik beherakoen Arabako Bertso Eskolarteko finala zapatuan erabagiko da

Bizkaie! 2020-06-04 08:16   Bertsolaritzea

Bertsolaritzea ikastetxean edo bertso-eskolan lantzen daben 700 ikasle inguruk parte hartu dabe.

Hamalau urtetik beherakoen Arabako Bertso Eskolartekoa birtuala da aurten, Arabako ehundazak ikaslek partu hartu dau eta eskualde bakotxean lan batzuk aukeratu dira. Maiatza kobazulotik apurka-apurka urtetako garaia izan da, egoera arraro honetan topaketak, jentaurrekio saioak eta jaiak egokitu egin ditugu halabeharrez. Baina ilusinoz eta gogoz 14 urtez beherakoen XXV. Arabako Eskolarteko Bertso Txapelketeari eutsi deutsagu. Ume eta gaztetxuenen sormenari bidea emon deutsagu eta emoitza ezin hobea izan da!

Martitik maiatzera bitartean, 14 urte bitarteko ume eta gaztetxuek bertso idatzien lehiaketan parte hartzeko aukerea izan dabe; esangura horretan, bertsolaritzea ikastetxean edo bertso-eskolan lantzen daben 700 ikasle inguruk parte hartu dabe.

Kontuak kontu, bagilaren 6an finalistak zeintzuk diran jakingo dogu. Finalistek, Hontza Extrem abentura parkera txangoa izango dabe irailaren 13an, ondobidean.

Hemen dituzue eskualdez eskualde aukeratutako lanak, umeen sentimendu, ardura eta amesak barru barrutik adierazo ditue... altxor txiki bat dira:

- Aiaraldea

- Arabar Errioxa

- Gasteiz

- Gorbeialdea

- Lautadea

- Mendialdea

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu