2021eko bagilaren 6an izango da Bastidan Euskal Eskola Publikoaren Jaia
2020-06-03 09:49 Euskerea berbagaiAurten jai birtuala izango da bagilaren 7tik 12ra.
2021eko bagilaren 6an izango da Bastidan aurten ospatzekoa zan Euskal Eskola Publikoaren Jaia. Aukerak aztertu ondoren eta datorren ikasturtearen hasieran izango diran erronka barriak kontuan izanik, erabagi gogor hau hartu dogu lehenengo aldiz 29 urtetan.
Halan da be, jai birtuala antolatzen gabiz bagilaren 7tik 12ra, Euskal Eskola Publikoaren Jaiaren urteroko hitzordua eutsi guran. Bagilaren 7an agurrak eta sorpresak izango dira.
Beste alde batetik, bagilaren 8tik 12ra arratsaldero euskerazko jarduera bat eskainiko dabe internet bidez; holan, konfinamentuan ikasle asko sufriduten dabizen euskerearen galereari ekarpen xume bat egin nahi izan deutsagu euskerazko kalidadezko kultur-saioak euren esku ipiniz astean zehar.
Era berean, euskal kulturgileek bizi daben galereari ekarpen apala egin nahi izan deutsegu.
Datorren ikasturtean ekingo deutsagu barriro be Bastida eta Arabako Errioxako ikastetxe publikoen lana autortzea helburu dauen Euskal Eskola Publikoaren Jaiaren edizino honi. Egoerea normalizetan joan ahala, ikasturtean zehar egingo ditugu jarduerak.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!