Lemy River taldeak 'IXI' single barria aurkeztu dau
2020-06-03 09:05 MusikeaBartzelonatik Euskal Herrira egindako transizinoa erakusten dauen abestia da.
Bagilaren hasieran, Bukowski izeneko lehenengo singela plazaratu ondoren, Lemy River taldeak kantu barri bat aurkeztu deusku, oraingo honetan kolaborazinorik barik.
Abestia Ibanek etxean sortu, grabau eta nahastau eban, ezelako konfinamendurik behar izan barik. Arrazoia Iban Bartzelonan 8 urte igaro ondoren, Tolosara bueltetea izan zan. Haren lagunik onenetariko baten etxean, kantu eder eta esperimental hau sortzeko momentu bizia aprobetxau eban.
IXI-k psikodelia, pop eta soinu elektronikoak buztartzen ditu, su artifizialak bezela sentiduten dan maitasun istorio baten hasierea dakarsku, sakontasun handiz biziten diran momentuak ditu ardatz.
Azala, barriro be Jurema Martin-ek sortutako collage bat da. Eta zergaitik hainbeste collage proiektu honi atxikita? Lemy River-ek holan aurkezten dau bere musikea: Diskoaren produkzinoaren zati garrantzitsu bat etenbarik ebagi eta inkau izan da. Tanborrak, kutxak, ahotsak, tekladuak eta bestelakoak ebagi eta aldatu egin dira, grabazino tradizional batean ezinezkoa izango zan lekuetara heltzeko.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!