Bultzadea Getxon Euskaraldiari
2020-06-03 08:20 Euskerea berbagaiIkusi bideoa hemen.
Udalerriko 15 erakundek hizkuntza ohiturak aldatzeko ariketea dan Euskaraldian parte hartu deien animetako grabautako bideoa berzabaltzeari ekingo deutse hurrengo egunotan hainbat gizarte sareen bitartez.
Getxoko udalak, eta Egizu eta Bizarra Lepoan alkarteek osotutako batzordeak sustatutako grabazinoa konfinamenduaren aurretik egin eben eta COVID-19 pandemiaren egoereagaitik, hurrengo egunotara atzeratu da zabaltzea, baita erakundeentzako izen-emotea irailaren 27ra arte luzatzea be. Gogoratu, erakundeek Ariguneakaz modu kolektiboan parte hartzeko aukerea izango dabela aurten, datorren zemendiaren 20tik abenduaren 4ra. Irailean, norbanakoek be izena emon ahal izango dabe, Ahobizi, Belarriprest edo Irribizi lez parte hartzeko.
Bideoa udal webgunean (https://www.getxo.eus/eu/euskara) be ikusgai dago eta hurrengo egunotan gizarte sareen bitartez zabalduko da.
Bestalde, udalerriko mueta guztietako erakundeetara (saltokiak, tabernak, denda txikiak, kirol eta kultura alkarteak, enpresak, instituzinoak, kooperatibak...) 2.600 bat gutun bialduko dira, ekimenaren barri emon eta bagilaren 8tik aurrera bisitea jasoko dabe, Euskaraldian parte hartzeko ereari buruzko zalantzak argitzeko. Informazino gehiago hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!