Barakaldoko Mikrokontakizunen V. Lehiaketeak baditu irabazleak

Bizkaie! 2020-06-02 12:36   Euskerea berbagai

Yannick Vergarari emon deutse lehenengo saria.

Salvador DalĂ­. 'Neskatoa leihoan', 1925 (detailea) | Ikusi handiago | Argazki originala

Euskerazko Mikrokontakizunen V. Lehiaketea martxan egon da aurreko asteetan, Barakaldoko Udaleko Euskera Sailak antolatuta. Beharbada konfinamendua sormena zorrozteko atxakia izan dalako, kontua da 196 mezu jaso dituela aurten, igazko edizinoan baino 64 gehiago. Epaimahaiak hiru irabazleen izenak emon ditu.

Lehenengo saria, 200 eurokoa, Barakaldon bizi dan Yannick Vergarak irabazi dau. Bigarrena, 150 euroko akzesita, Bilboko Marta Abiegasentzat izan da. Hirugarren saria, hau be 150 eurokoa, Barakaldoko Eneko Garcia Nietok lortu dau. Komunikazino, hizkuntza eta literaturearen alorretako profesionalak egon dira epaimahaian.

Kontakizunen gaia librea izan dan arren, parte-hartzaileek testuan derrigorrez sartu behar izan dabe Etxeko leihotik begira esaldia. Konfinamenduagaz guztiz bat datorren esaldi bat aukeratu dogu, besteak beste, egoera horrek eragiten deuskun guztia euskeraz transmitidu ahal izateko, irudimenari hegaz egiten ixteko eta benetako istorioak kontetako, azaldu eban Nerea Cantero zinegotziak lehiketea aurkeztu ebanean.

Istorio irabazleak sare sozialetan zabalduko ditu Barakaldoko Udalak, Euskera Sailaren kontuen bidez. Yannick Vergararen kontakizun irabazlea, hauxe:

Barkadazu, Salvador, baina luzeegi daramat etxeko leihotik begira, besteen bizitzari so, eta orain kalea mutu delarik ezin dut gehiago. Paradisuan ikusiko dugu elkar.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu