Dead Bronco euskal taldea EDP Live Bands 2020ko finalean sartu da

Bizkaie! 2020-05-29 12:39   Musikea

Irabazleak zuzenean joko dau Festival NOS Alive 2021ean eta bere lehen albuma grabauko dau.

Dead Bronco talde bilbotarra. | Ikusi handiago | Argazki originala

Epaimahai profesional batek aukeratu dau Dead Bronco talde bilbotarra Dead Bronco EDP Live Bands 2020ko final handian parte hartzeko, Alex Serra; Totidub, DAMARE!, Enxeito, Rumba Katxai, The Death of Robert eta SonámbuloS taldeakaz batera. Talde irabazleak datorren urteko Portugalgo NOS Alive jaialdian kontzertua emon eta lehen albuma grabauko dau.

Gaur egungo egoerea dala eta, laster baieztatuko da aurtengo finalak izango dauen formatua, beti bezela, panorama nazionaleko artisten musika ona entzun ahal izango da.

EDP España, Everything is New (NOS Alive-en sustatzailea) eta Mondo Sonoro (lehiaketearen Media Partnera) ordezkariek osotuko dabe finaleko epaimahaia.

Lehiaketearen hirugarren edizinoan dago inoizkorik parte-hartze handiena: aurten 427 taldek emon dabe izena, igaz 265 eta lehen edizinoan 343 taldek parte hartu eben.

EDPk sustatutako lehiaketearen helburua musika panoraman entzutetsuak izan gura daben talde nazional ez-profesionalen musikea bultzatzea da. Lehen edizinotik, 2014an, EDP Live Bands-ek 10.100 izen-emote baino gehiago jaso eta 14 talde saritu ditu (12 lehen sari eta 2 ohorezko aitamen) presente dagoan hiru herrialdeetan. Portugalez gan, Brasilen 2016an hasi zan lehiaketea eta Espainian 2018an.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu