A(r)teak zabalduz

Bizkaie! 2020-05-28 13:35   Kulturea

Txango bat gaur estreinauko da, maiatzaren 28an, 20:00etan, Arte Eder Museoaren YouTubeko kanalean.

BBK-k eta Bilboko Arte Eder Museoak artearen ateak zabalduko ditue barriro Kukairen Txango bat ikuskizunaren estreinaldia eginez.

Kale Nagusiko BBK Aretoak kultura egitarau oparoa eskaini dau konfinamenduak iraun dauen egunetan eta areto horretantxe aurkeztuko da Kukai Dantzak osasun krisian zehar produzidutako Txango Bat sorkuntza originala. Gaur estreinauko dabe, 20:00etan, museoaren YouTubeko kanalean eta holan ospatuko dabe erakunde biek museoa barriro zabalik izango dala eta beren lankidetza programa biziak aurrera jarraitzen dauela.

COVID-19 pandemiak sortutako osasun krisiaren ondorioz museoa zarratu ebenetik lehen ekitaldian, Kale Nagusiko BBK Aretoan agerraldia egin dabe Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu eta Museoko Patronatuko lehendakariak, Nora Sarasola BBKren Gizarte Ekintzaren zuzendariak, Jon Maya jantzari eta koreografoak eta Miguel Zugaza museoaren zuzendariak.

Konfinamenduak eta gaur egungo krisiak sorkuntza eta erakusketa jarduerei ekarritako mugek aukera barriak sortu ditue artearen testuinguruan eta aukera horreek atxikitzea da, hain zuzen be, Kukai Dantza taldeak Txango bat, museoaren alfabetoan barrenako zeharkaldian planteetan dauen erronkea.

Jon Mayak eta Kukai Dantza taldeak bildumearen irakurketa berezia egin dabe, Kirmen Uribek ABC erakusketan proponidutako bidaia kontzeptual bitxia berrinterpreuta jantzearen,musikearen eta kantuaren bidez. Museoa zarratuta egon dan bitartean errodau dabe eta ikusentzunezko ezohiko bat izan da emoitzea, artearen konfinamenduaren lekukotasuna. Gorputzek, ahotsak eta musikeak beteten dabe bisitarien absentziaren espazioa eta, aldi berean, gonbita
egiten deuskue artearen aurrean gutako bakotxari jagokun toki jakin hori barriro okupetako. 19 minutuko ikus-entzunezko kontakizun zoragarria da.

Kukai Dantzak holan deskribidu dau egindako lana: Une ezohiko honetan, bestela ikusten dira museoak. Bestelako doinu bat dabe. Dana antzemoten da ohikoaz bestelako modu batean. Artistak eta bisitariak modu barri batean agertzen dira museoaren aurrean.

BBK-k eta museoak produzidutako Txango bat gaur estreinauko da, maiatzaren 28an, 20:00etan, www.museobilbao.com-en YouTubeko kanalean.

Bestalde, datorren bagilaren 15etik aurrera publikoak aukerea izango du kalean gozetako BBK Artearen Ibilbidea proposamenaren bidez; erakusketa ibiltaria da, asmo didaktiko argia dauena, museoaren bildumetan barrenako oinarrizko ibilbidea dakarrena, bildumako berrogei maisulanen goi mailako kalidadeko beste hainbeste erreprodukzinotan oinarriturik.

Ibilbidea Bilboko Plaza Berrian hasiko da eta, uda osoan zehar, Arte Eder Museoa Bizkaiko kostaldeko hainbat herritara eroango dau, BBKren eskutik: Getxo, Areeta, Portugalete, Santurtzi, Muskiz, Gorliz, Plentzia, Bakio, Bermeo, Mundaka, Elantxobe, Ispaster, Ondarroa eta Lekeitio.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu