'Gogoetarako erremintak' aurkeztu ditu Jakinek

Bizkaie! 2020-05-28 12:07   Kulturea

Covid-19aren osteko normaltasun distopikoa ulertzen laguntzeko baliabideak dira.

Zer eta zergaitik jazo dan, zer ikasi dogun, ze urtenbide behar diran... gogoetarako galdera asko itxi ditu Covid-19aren ondorenak, eta horreek aztertzeko tresnak eskura izatea beharrezkoa da. Hori ikusirik, Jakinek hainbat pentsalariri eskatu deutse euren burutapenak bialtzeko, orainaz zein geroaz hausnartzeko. Testuan zein bideoan bialdutako gogoetok batu eta Jakinen webgunean ipini ditue, edonork irakurri edo ikusi deizan.

Gogoetarako erreminta kutxa dalako horretan, dagoeneko lau pentsalariren ekarpenak dagoz eskuragarri: Aitor Zuberogoitiaren Trumoitik ekaitz perfektura?; Jule Goikoetxearen erremintak; Alba Garmendiaren Ameslari sinesgogorren alde; eta Harkaitz Zubiriren Izurria nola geldiarazi.

Hurrengo egun eta asteetan, bideo eta testu gehiago sartzen joango dira. Besteak beste, Harkaitz Cano, Jokin Bergara, Edur Epelde, Ekai Txapartegi, Idurre Eskisabel eta Jone Goirigolzarriren ekarpenak jasotea espero dabe Jakinekoek.

Gizartea goitik behera astindu dauen pandemiaren inguruan gogoetarako abiapuntuaren bila dabizanek, beraz, tresna ugari ditue zain Jakinen webgunean. Ganera, Udako Ikastaroen barruan Jakinek berak eta UEUk antolatu daben Birusak, distopiak eta mundu berriak ikastarorako material baliagarria izango da, kursoan erreminta kutxa-ko ideiei segidea emon nahi deutsielako.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu