Bagilean programazino berezia Amorebieta-Etxanon
2020-05-28 11:06 KultureaProgramazino barria maiatzaren 29an hasiko da.
Kultura Sailak, Zornotza Aretoaren bidez, online programazinoa dakar bagilean, herriko konpainien hainbat ikuskizun tarteko dirala, baita martia eta maiatza bitartean ikuskizuna eskaintzeko asmoa eben hainbat konpainiagaz.
Programazino barria maiatzaren 29an hasiko da, 20:15ean, Txalo konpainiak eskainiko dauen Ondoko hilobiko tipoa euskerazko antzezlanagaz, Iker Galartza eta Aitziber Garmendiagaz.
Bagilaren 2an, Anita Maravillasen Blue Bird umeentzako antzezlana eskainiko dabe, Miren Larrea zornotzarraren antzerki konpainiarena.
Bagilaren 5ean, Atx konpainiaren Fakiu ikuskizunaren txandea izango da.
Bagilaren 12an, Kibubu umeen antzezlana eskainiko dau, Marie de Jongh konpainiak eta Javi Renobalesek be parte hartuko dau.
Bagilaren 16tik aurrera, Ekoma antzerki taldeak Rosalinda, Sous le ciel antzezlana online eskainiko dau.
Zornotza Aretoak Haizetara jaialdiari be keinu egingo deutso, jaialdia hastekoa zan astean. Bagilaren 19an bideo bat estreinauko da jaialdiko 14 edizinoak batzen dituana.
Bagileko programazinoa jantzeagaz amaituko da, hilaren 26an, Elirale konpainiaren eskutik. Artha ikuskizuna itsasoaren mobimentuakaz lotuta dago eta gizakiak alde egiteko dauen eskubide eta askatasunaren inguruan gogoetea egiten dau.
Programazio guztia, edozein momentutan ikusi ahal izango da eta edozein gailutik, baina betibe Zornotza Aretoko webguneko mediatekatik (uda guztian ikusgai egongo da).
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!