'Wuhan suppe'

Bizkaie! 2020-05-27 11:56   Musikea

Lemy River taldearen azken kantua da.

Konfinamenduan sortu, grabau eta nahastautako abestia da Wuhan suppe. Azken hile bi edo joan dira baina Lemy River taldeak ez deutso bere hurrengo diskoa izango dana grabeteari itxi. Baina bigarren singela kaleratu aurretik, etxetik sortu, grabau eta nahastautako kantua eskaintzen deuskue.

Duda barik, konfinamendu hau oso gogorra da danontzat baina beste artista askok bezela, Lemy River-k abesti barriak sortzeko aprobetxau dau. Edozein krisitan legez, inspirazinoak bere bidea egiten dau abesti ederrak zabaldu ahal izateko munduan.

Konpartidutako sentimenduz betetako doinua, egun luze honeetan bizitako bakardadeak gerre irabazten dauela dirudi. Hegoaldeko soinua dauen gitarrea, piano eta bateria baten babesagaz, Lemy River-ek hasiera malenkoniatsu edo tristea dauen sormenetik amaiera positibora eroaten gaitu.

Wuhan suppe Idoia Garatek etxean grabau eta Xavier Collek montautako bideoklipa bategaz batera dator; klipak abestiaren mezuagaz bat datozen sensazino eta sentimenduz betetako eragin bisual handia sortzen dau.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu