'Udea hemen da, AEK be bai'

Bizkaie! 2020-05-27 09:00   Euskerea berbagai

2020ko udako euskera-ikastaroetarako matrikulazinoa martxan.

Aurten be, udako ikastaroak atondu ditu AEK-k, Udea hemen da, AEK be bai goiburupean.

Alde batetik, udako online ikastaroen eskaintzea aurkeztu dabe, maila guztietan. Beste alde batetik, hainbat euskaltegitan, udan be euskerea ikasteko eta azterketak preparetako ikastaroak eskainiko dira. Hiru aukera egongo dira: aurrez aurreko ikastaroak, autoikaskuntzea eta jardun bikoa. Osasun-neurri guztiak hartuta, ikasleak bikain eta seguru ibiliko dira AEKren euskaltegietan.

Informazino gehiago behar izan ezkero edo matrikulea egiteko egokiena da hurren dagoan euskaltegira jotea, edo webgunean sartzea.

Azken buruan, aurten, egoerea ikusita, barnetegiak bertan behera ixtea erabagi dau AEK-k.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu