Garapenari buruzko Ikasketen V. Nazinoarteko Biltzarra
2020-05-26 08:08 Pil-pileanMaiatzaren 27tik 29ra, Bilbon.
Garapenari erronkak: eraldaketa prozesuak justizia globalerantz izenburua dauka Garapenari buruzko Ikasketen V. Nazinoarteko Biltzarrak (V CIED), Hegoak (EHUko Nazinoarteko Lankidetza eta Garapenari buruzko Ikasketa Institutua), eta REEDESek (Garapenari buruzko Ikasketen Espainiar Sarea) antolatu dabena.
COVID-19aren pandemiak biltzarraren ibilbidea zehaztuko dau, izan be, Bilbon aurrez aurre egiteko asmoa egoan arren, formatu birtualera egokitu behar izan da dagoeneko izena emon daben 320 persona baino gehiagorentzako. Hiru egunetan, 229 komunikazino akademiko, mahai-inguru bi eta nazinoarteko ahots esanguratsuen lau berbaldi espero dira, berbarako, Wendy Jane Harcourt, Úrsula Oswald Spring, Koldo Unceta eta Boaventura de Sousa Santosen berbaldiak.
Hizlari gonbidatuen konferentziez gan, mahai-inguru bi egiteko asmoa dago, baita 15 arlo tematikotan banatutako 212 komunikazinoren, bakotxaren ikerketen emoitzakaz eta 17 posterren aurkezpena be.
V CIED biltzarra desparekotasunen iraunkortasuna gainditzea ahalbidetzeko justizia globalerantz gizartearen eta sistemearen eraldaketarako bide alternatiboak finkatzeko beharrezkoak diran politika, prozesu eta estrategietan oinarrituko da. Lankidetzearen paradigmearen krisia aztertuko da, gizartea antolatzen dauen balore eta gida dan neurrian, azken hamarkadetan nagusitutako garapen ereduaren krisialdiaren asierazpide moduan ulertuz. Testuinguru barri batean bideragarri diran estrategiak garatzeko zailtasunak jorratuko dira, konpetentzia paradigmeari eta arlo guztiak merkantilizetako jokereari erantzuteko alternatibak landu eta eregitea ezinbestekoa izanik. Esangura horretan, justizia sozialaren helburua eta alkarlanaren baloreak berreskuratu behar ditugu bestelako garapen ereduak sortu edota kontzeptu hau gainditu ahal izateko, gizarte globalizatu honek bizitzearen jasangarritasuna, eskubideak eta personen duintasuna ardatz izan daizan.
Nazinoarteko mailako bilera zientifiko honek ikasketen hainbat arlotatik, baita gizarte zibiletik jaso daitekezan ekarpenak jasoko ditu. Hori dala eta, irakasleek, ikertzaileek, ikasleek eta garapenaren gaian eta gizarte globalaren eta garapenari buruzko ikasketen arteko hartu-emonetan interesa daben gizarte eragileek parte-hartu leikie biltzarrean. Izena emoteko epea maiatzaren 24ra artekoa da eta webgunearen bitartez egingo da hemen.
Biltzarra Garapenerako Lankidetzarako Euskal Agentziari, Bilboko Udalari eta SEGIB –Secretaría General Iberoamericana– eta AECID –Agencia Española de Cooperación al Desarrollo– erakundeen laguntzari esker ospatu ahal izango da.
Hizlari gonbidatuen profilak:
Wendy Jane Harcourt (Inaugurazinoa. Maiatzak 27)
Wendy Harcourt doktorea Westerdijk irakasle eta irakasle titularra izentau eben 2017ko urrian Hagako Erasmus Unibersidadeko Nazinoarteko Gizarte Ikasketen Institutuan (ISS) Generoaren, Aniztasunaren eta Garapen Iraunkorraren Katedreagaz batera. 2017ko maiatzeko EU H2020-MSCA-ITN-2017 Marie Sklodowska-Curie Innovative Training Networks (ITN) WEGOren (Well-being, Ecology, Gender, and Community) koordinatzailea da. Harcourt ISSra batu zan 2011ko zemendian, 23 urte Nazinoarteko Garapenerako Alkartean (Erroma) emon ondoren, Development aldizkariaren editore eta programen zuzendari.
Úrsula Oswald Spring (maiatzak 28):
Mexikoko Unibersidade Nazional Autonomoko (UNAM) Diziplina Anitzeko Ikerketen Eskualdeko Zentroko ikertzailea da. Gizarte-zaurgarritasunari buruzko lehen katedrea irabazi eban Nazino Batuetako Unibersidadean. Medikuntza, psikologia, filosofia, hizkuntzak, antropologia eta ekologia ikasi zituan Madagaskarren, Parisen, Zurichen eta Mexikon. Morelosen Ingurumen Garapenerako idazkaria izan zan eta Mexikoko lehen Ekologia prokuradorea. Iberoamerikako IPCC, PINCC, ISSC, IIASA eta RIOCC-Adapt erakundeetako kidea da. 57 liburu eta 398 artikulu zientifiko/kapitulu idatzi ditu eta hainbat sari irabazi ditu.
Koldo Unceta Satrústegui (maiatzak 28):
UPV/EHU-ko Ekonomia Aplikatuko katedraduna da. Hegoa Nazinoarteko Lankidetza eta Garapenari buruzko Ikasketen Institutua erakundearen bultzatzailea eta lehen zuzendaria izan zan. Hegoa Institutuko Garapenerako Lankidetza Politiken Azterketa eta Ebaluazinoari buruzko Ikerketa Taldeko ikertzaile nagusia izan zan 2009 eta 2017 urteen artean. Hainbat alkarte akademikotako kide da, baita zenbait aldizkari espezializatuen batzorde editorialetako kide be. Gainera, Espainiako, Europako, AEBetako eta Latinoamerikako hainbat unibersidadetan emon ditu eskolak. Munduko ekonomiari, garapenari eta nazinoarteko lankidetzari buruzko 70 argitalpen baino gehiagoren egilea da. Hainbat sari irabazi ditu, besteak beste, Euskal Ekonomisten Alkargoaren 2019ko Ekonomistak Saria.
Boaventura de Sousa Santos (Zarratzea. Maiatzak 29):
Soziologiako katedraduna Coimbra Unibersidadeko Ekonomia Fakultadean eta Distinguished Legal Scholar, Wisconsin-Madison Unibersidadeko Zuzenbide Fakultadean. Coimbrako Unibersidadeko Gizarte Ikasketen Zentroko zuzendari emeritua da eta Portugalgo Justiziaren Behatoki Iraunkorreko koordinatzailea. 2011 eta 2016 urteen artean zuzendu eban ALICE ikerketa proiektua –Ispilu arrotzak, ezusteko lezinoak. Europa munduko esperientziak konpartiduteko modu barriak–, European Research Council-en finantziaketeagaz. Epistemologiari, zuzenbidearen soziologiari, soziologia politikoari, teoria postkolonialari, globalizazinoari, gizarte-mobimentuei, demokrazia multikulturalari eta giza eskubideei buruz luze eta zabal argitaratu dau hainbat hizkuntzatan.
Programa eta izen-emoteak hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!