'Likidezia faltea da kirol-erakundeen arazo nagusietako bat'
2020-05-25 12:52 Pil-pileanMerkataritza-erakundeak ez diranek be jaso ahal izango ditue kreditu eta diru-laguntzinoak.
Elkargiren bidez ETEei, mikroETEei eta autonomoei finantza-laguntzinoa emoteko programeari esker, kredituak eta diru-laguntzinoak eskuratu ahal izango ditue kirol federazinoek eta irabazi-asmorik bako klub edo kirol alkarteek. Holan iragarri dau gaur goizean Jon Redondo Eusko Jaurlaritzako Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren zuzendariak eta neurri horrek kirolaren arloan dauen garrantzia azpimarratu dau: Orain arte, kirol erakundeek ezin zituen kreditu-lerro horreek eskuratu, gehienak ez baitira merkataritza-erakundeak; alabaina, Eusko Jaurlaritzeak puntu hori aldatu dau programaren azken zuzenketan eta horrek jarduera fisikoaren eta kirolaren arloko erakundeei be likidezia erraztea ahalbidetuko dau.
Gobernu Kontseiluak Elkargiren bidez bideratutako finantzaketa-lerro hori beste 500 miloe euro handitzea onartu eban joan dan astean eta, holan, 1.000 miloe euro dira dagoeneko. Programa honen bidez, enpresa eta persona autonomoen egitura-gastu finkoei estaldurea emon gura jeke, enpresa-sarean daben garrantzia, produkzino-jarduera osoan dituen ondorioak eta handizkako finantzaketa-merkatuetan edo kreditu-erakundeen ohiko lerroetan sartzeko gaitasun erlatibo txikiagoa kontuan hartuta.
Programa honetarako funtsak handitzeaz gan, Ekonomia eta Ogasun Sailak, bere azken aldaketan, ezabatu egin dau programa horretara sartzen diran enpresa txiki eta ertainak merkataritza-erakundeak izateko betebeharra eta ateak edegi deutsee irabazi-asmorik bako erakundeei, kirol klubei, kirol federazinoei edo kirol alkarteei: Kirol erakunde gehienak irabazi-asmorik bako erakundeak dira eta, beraz, ez eben sarbiderik Elkargiren bidez enpresen likidezia bultzatzeko abian jarritako programetara, adierazo dau Jon Redondok. Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren zuzendariak esan dau funtsezko neurria dala kirol-erakundeentzat gaur egungo egoeran: Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritzeak hainbat bilera egin ditu sektoreagaz Osasun Larrialdia eta Alarma Egoerea ezarri zanetik eta ikusi dogu likidezia faltea dala kirol-entidadeen arazo nagusietako bat. Neurri hau lagungarria izango da klub, federazino eta kirol alkarte askorentzat, adierazo dau.
Onuradunak:
a) Euskadiko ETEak: 250 langile baino gitxiago izatea; urteko negozio bolumena 50 miloe eurotik gorakoa edo urteko balantze orokorra 43 miloe eurotik gorakoa ez izatea.
Adierazotako baldintzaren bat beteten ez dauen beste enpresa batek edo batzuek, zuzenean edo zeharka, ETE horren % 25eko edo gehiagoko partaidetzea ez izatea.
b) Euskadiko norbanako enpresariak (mirkoETEak) eta autonomoak: Norberaren konturako langileen edo autonomoen Gizarte Segurantzako araubide berezian altea emonda egotea.
- PFEZari lotetsitako jarduera ekonomikoetatik edo profesionaletatik etekinak lortzea. Finantza eragiketak:
Tresnea: mailegu amortizagarria.
Interes tasak: %0, Eusko Jaurlaritzrak diruz laguntzen baititu.
Mailegu eragiketen epea: 5 urte (urtebeteko gabezialdia, nahi izanez gero).
Euribor aplikagarriagazko diferentziala: % 0,50
Likidazioaren aldizkakotasuna: hiru hilabetez behin.
Komisinoak: 0 €. Mailegu hartzaileak mailegua aurretik kitatu edo amortizau ahal izango du, ezelak kostu barik.
- Abalen kostua eta baldintzak:
Gauzatze komisinoa eta azterketa komisinoa: gauzatutako abalaren % 0,25, behin bakarrik ordaindu beharrekoa.
Abalaren komisinoa: % 0,75 urtean. Komisino horrek Eusko Jaurlaritzearen % 50eko diru-laguntzinoa izango dau.
Elkargik ez dau ezelako komisino edo gastu gehigarririk aplikauko.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!