Ignacio Goitiaren artelanak, Erroman ikusgai
2020-05-25 10:27 KultureaUrrira arte egongo da zabalik erakusketea Dalí aretoan.
Ignacio Goitia artista bilbotarraren obrea Italiako uriburura helduko da asteon, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Cervantes Institutuaren arteko lankidetzearen bidez antolatutako atzera begirako erakusketeari esker. Bilboko Rekalde Aretoan orain dala hile batzuk antolatutako erakusketearen arrakasteari segiduta, lehenengo aldiz ikusi ahal izango dira Goitiaren sorkuntzak Erroman.
Formatu askotako piezak batu ditue Ignacio Goitiaren unibersoa izeneko erakusketan, esate baterako, pinturak, marrazkiak, instalazinoak eta hiru dimensinoko sorkuntzak. Goitia bera arduratu da Dalí aretoko espazioa atontzeaz eta erakusketearen komisariotzaz, ondo jagondako eszenaratzea bilatuta.
Italiako publikoak, beraz, Ignacio Goitiaren estilo harrigarria ezagutu ahal izango dau, azken 30 urteotan bilbotarrak egindako ibilbidearen errepasoa dakarren atzera begirakoari esker. Bilduma partikular zein publikoetako pieza esanguratsuen bidez, gizakiaz, gaur egungo gaiez eta gizarteko balioez artisteak dauen ikuspegia ezagutu ahal izango da, baita 30 urteko bilakaera artistikoa be.
Maiatzaren 27tik urriaren 27ra egongo da erakusketea Erromako Dalí aretoan. Garagarrilean eta abuztuan itxita egongo da. Cervantes institutuaren jaubetzako areto hori uriaren alderdi ezagun-ezagun baten dago, Navona plazan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!