Bilbok 2020ko Europako Diplomea jaso dau
2020-05-25 08:02 Pil-pileanBalioen uriaren proiektuagaz dauen esperientziagaitik emon deutse.
Europako Kontseiluak emoten dauen autortza hau, Europa Sari ospetsua eskuratzeko lehenengo pausua da.
Ondoko ezaugarri haoneengaitik saritu dabe Bilbo: urien arteko lankidetzeagaz eta Europako balioen alde dauen konpromisoagaitik, nazinoarteko sareetan dauen inplikazino aktiboagaitik, jardunbide egokiak trukatzeko Europako proiektuetan parte hartzeagaitik, uriaren alkarlanerako senagaitik eta lankidetza deszentralizauagaz dauen konpromisoagaitik. Kapitulurik esanguratsuenetako bat izan da balioen uriaren proiektuagaz dauen esperientzia.
Jakinarazpena Juan Mari Aburto alkateari egin deutse; ekitaldi ofiziala Europako Kontseiluko Legebiltzarreko Asanbladaeren barruan egingo da, datozen hileotan, Frantziako Estrasburgo urian.
Diploma hau emotean, besteak beste, Europako balioen alde eta bertako urien arteko lankidetzearen alde uri honek dauen konpromisoa azpimarratu dabe. Modu berean, nabarmendu egin ditue nazinoarteko sareetan dauen inplikazino aktiboa, jardunbide egokiak trukatzeko Europako proiektuetan parte hartzea, uriaren alkarlanerako sena eta lankidetza deszentralizauagaz dauen konpromisoa. Gehien azpimarratutakoa izan da balioen uriaren proiektuagaz dauen esperientzia, baita egindako ahalegin kolektiboa eta erakutsitako alkartasuna be, azken hamarkadetan Bilbo eraldatzea ahalbidetu dabenak.
Europa Sarirako lehenengo pausua
Diploma hau jasotea lehenengo pausua da Europa Saria eskuratzeko prozesuan. Europako Kontseiluak emoten dauen sari nagusia da hori, 1949an sortu zanetik; sari hau uri bakar batek jasoten dau, europar proiektuan dituan konpromisoagaitik eta inplikazinoagaitik eta Europaren balioak zabaltzeagaitik.
Europa Saria oso ezaguna da eta udalerri handi zein txikien lanak autortu izan ditu. Herrialde askoren parte-hartzea dauka. Diploma hau eskuratuz, Bilbok pausu bat gehiago egin dau hautagaitza horretan lehiatzeko. Uriaren helburua da europar balioen alde lanean jarraitu ahal izatea. Holan, aurrera egitea eta etorkizunean kohesionautako uria izatea espero da, Europaren balioen eta garapen jasangarriaren helburuakaz bat etorriz.
Europako Kontseilua
Europako Kontseilua nazinoarteko erakunde bat da. Haren helburu nagusia da giza eskubideak (batez be eskubide zibil eta politikoak), demokrazia eta Zuzenbide Estadua defendidu, babestu eta sustatzea. Mueta honetako erakunderik zaharrena da hau gure kontinentean eta Europako 47 estaduak dira partaide, Bielorrusia izanik salbuespen bakarra.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!