Krevi Solencoren 'Zañak irakiten' kantua plazan
2020-05-22 09:39 MusikeaAragoieraz osorik egindako lehen rap diskoa da.
Krevi Solenco artista aragoiarraren Os Chardins de Shalimar diskoaren bigarren aurrerapena da Zañak irakiten abestia. Kolaborazinoak kenduta, aragoieraz osorik egindako lehen rap diskoa izango da. Aukera barriak zabaldu nahi ditu eta erakutsi aragoierea beste edozein hizkuntza bezain baliotsua dala betiko rapa egiteko.
Euskerazko izenburua dauen abestia Lacasia de la Música estudioan grabau eben, Hoya de Huesca eskualdeko biztanle bakarreko Yeste herrian (Huesca). Kolaboratzaile nagusia Monsieur leCrêpe (a.k.a. Juantxo Arakama - Glaukoma) da. Instrumentala Ypsen-ena da eta El Ciervo Palido-ren eskutik dator bideoklipa.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!