ONCEk gida bat plazaratu dau

Bizkaie! 2020-05-21 09:11   Pil-pilean

Itsuen segurtasuna bermatzeko aholku erabilgarriak batu ditue.

Ezinbesteko gomendioen gidea da itsuen eta ikusmen-urritasun larria daben personen jarduera personal, ekonomiko eta sozialera itzultzeko segurtasuna bermatzeko. Gida horrek, aitatu personen arreta eta autonomia-zerbitzuak beteten dituen erakundeko profesionalek antzemondako dudei erantzuten deutse.

Gomendioak bat datoz Gobernuak emondako higiene eta segurtasun-neurriakaz, koronabirusa zabaldu ez daiten, besteak beste, urruntze sozialagaz. Alde batetik, ikusmen-kontrola funtsezkoa da distantzia sozialari eusteko; horregaitik, babesa inguruko gainerako personen esku dago askotan eta, bestetik, ikututearen eta entzumenaren erabilereak protagonismo handiagoa dau eguneroko bizitzan eta zentzumen horreek erabiltea gatxagoa da gaur egungo egoeran.

Gideak hainbat atal ditu, hainbat agertokitara egokitzen diranak eta guztietan oinarrizkoenagaz hasten da, Higieneagaz, hain zuzen. Agintariek zabaldutako jarraibide orokorrakaz bat dator gidaliburua eta, persona horreen kasuan, makilea, eskuko telefonoa edo euskarri optiko eta tifloteknikoak mahai gainean ez ixteko eta poltsan bereizita gordeteko.

Joan-etorrien atalean, gitxienez metro biko distantzia personal hori ezarteaz gan, komenidu da, adibidez, besteen aurrean persona itsu lez identifiketea (makileagaz edo gida-txakurragaz); edo espaloi zabaletatik ibiltea, eskumatik eta hormatik hur, eremu jentetsuetan abiadurea murriztuz eta abisua (makila edo ahotsa) lako soinuak erabiliz.

Laguntzinoa eskatu eta jasoterakoan, ONCEk ekimena hartzea gomendatzen dau, laguntzinoa edo informazinoa eskatzeko eta argibide argi eta zehatzakaz eskatzeko. Gainera, kontaktu fisikoa behar izan ezkero, gidari-teknikea erabili behar da besoa luzatuta eta zapiak, gelak edo eskularruak erabili behar dira laguntzinoa emoten hasi aurretik, bien segurtasuna bermatzeko.

Era berean, gidara garraio publikoa erabilteko gomendioak batu ditue: Elementuak (gelditzeko botoiak edo barrak) ikutu behar ez izateko, gidariari nahi dauen geldialdia jakinarazo eta edegiteko eskatzea; erreserbautako jesarlekuak erabilten saiatzea eta gidariari libre dagoan ala ez galdetzea, autobusaren barruan ez mobiduteko eta, ahal dan eta erabilgarri dagoan guztietan, bidaiak eta abisuak kudeatzeko eskuragarri dagozan aplikazino mobikorrak erabiltea.

Beste atal bat kudeaketei eta erosketei buruzkoa da. Bertan, online edo telefono bidezko sistemetara jotea gomendatzen da manipulazinoa dakarren kudeaketa guztiak ordezteko, baita hurren dagozan erosketa-
establezimenduetara jotea, zerrendea prest eroatea eta, ahal bada, txartelagaz edo eskuko telefonoagaz pagetea be.

Laneko segurtasuna bermatzeko, ONCEk honako aholku honeek emon ditu: makilea barruko lekualdaketetan erabiltea eta hobe da kalean erabilitakoaz bestelako bat erabiltea; danok erabilten doguzan elementuakaz kontakturik ez izatea, berbarako kafe-makina, igongailu edo beste batzuekaz; eta higieneari eustea, bai eta objektuak hobeto lokalizau eta gitxiago ikututeko ordenari eustea be.

Informazinoa eskuratzeko neurriak be aurreikusten dira, besteak beste, eskuak desinfektetea kartelak eta/edo botoi-ontziak braillez irakurri aurretik eta ondoren; eta ikusmen-hondar funtzionala izan ezkero, teleskopioak, aplikazino mobikorrak edo argazki zabalduak erabiltea gomendatzen da, hurreratzea ebitetako.

Azken buruan, gideak atal berezi bat eskaintzen deutse persona gor-itsuei; gomendioen artean dago eskuak ahalik eta gehien garbitzea ikututeko-komunikazino baten aurretik eta ondoren eta hori albotik egitea eta ez aurrez aurre; maskarea nahitaez erabilzea, distantziak laburragoak diralako eta, ikusmen-hondarra izan ezkero, ha kentzeko aukerea, ezpanak irakurteko.

Ahozko komunikazinoaren kasuan, hurretik, atzetik belarrira berba egin behar da eta ez aurrez aurre, baldin eta komunikazinorako laguntzino bisuala behar ez bada. Letreiatzea ahurrean, sistema daktilologikoan edo ikututeaz bermatutako zeinu-berbakerea erabili ezkero, albotik egin behar da, ez aurrez aurre; eta beste persona batzuekaz hartu-emonetan jarteko, komunikazino-taulatxuak erabiltea gomendatzen da, idatziz, papelean edo mobikorrean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu