Gaixotasun luze baten ostean, Asier Tellitu hil da egunotan

Bizkaie! 2020-05-18 11:12   Musikea

Asteon, hilaren 21ean, 36 urte beteko zituan.

Haren bizimodua kantetea zan, Arraizpe Koralean, Sanfran Koruan, Bilbo Argia Otxotean eta geugaz be, Garaizarko Matsorriak abesbatzagaz kantau eban. Gaur egun, Goizargi Gospel Abesbatzan eta Atxapela laukotean kantetan eban; azken talde horretako lagunakaz igaro zituan, beharbada, momenturik onenak.

Edozer abestea gustokoa eban arren, rantxerak eta zarzuelak, esaterako, soul musikeagaz gozetan eban gehien.

Besarkada beroa Asierren gurasoei, haren arreba biei eta Sherezade bikotekideari. Faltan botako dogu Errekaldeko Zoroa.

Ez adiorik Asier!

Hileta eleizkizuna, gaur, maiatzaren 18an izango da, arratsaldeko zazpi terdietan, Errekaldeko parrokian.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu