Bilboko Udal Musika Bandeak mundu osoko zuzendari zein konpositoreen babes-mezu ugari jaso ditu
2020-05-18 07:56 MusikeaMundu osoko zuzendari, konpositore eta kolaboratzaileen mezuak dira.
Bilboko Udal Musika Bandeak Euskalduna Jauregiko auditorioan emondako kontzertu-denporaldietan, ospe handiko hainbat zuzendari gonbidadu eta bakarlarien laguntzinoa izan dau, danak profesional handiak, izan be, koronabirusaren krisiaren ondorioz bizi dogun egoera larri honetan, euren etxeetatik mezu adeitsu ugari helarazo deutsee erakundeari. Alde horretatik, Bilboko Udal Banda & Friends ekimenari esker, Bilbao Musikako arduradunek babes-mezu horreek guztiak batun eta Bilboko herritar danakaz konpartidu gura izan ditue. Bideo horreetako protagonistetako batzuk mundu mailako zuzendari eta konpositoreak dira, Thomas Doss, Johan De Meij, Philip Spark, Laszlo Marosi, Douglas Bostock, Jan Van der Roost, Isabelle Ruf-Weber eta Albert Guinovart besteak beste; horreez gan, Serafín Zubiri, Marta Ubieta, Conrado Moyá, Nacho de Paz, Barcelona Clarinete Player eta Olaitz Saitua lako artistek be bialdu ditue bideoak. Artista horreek guztiek Bilboko bandeagaz konpartidu ditue lanak eta azken urteotan musika talde profesional legez hazten lagundu deutse.
Era berean, aurten bandearen 125. urteurrena beteten dela aprobetxauta, Bilboko Udal Bandea: Profilak izeneko beste proiektu bat jarri dau abian bandeak: Konfinamendu aldian musikariek grabautako bideoak dira, aukera ezin hobea musikari bakotxaren izakerea eta profila hurretik ezagutu eta Bilboko erakundea osotzen daben 50 profesional baino gehiagoren esperientzietan sartzeko: Gure musikarien nortasuna hurreratu nahi dogu, gure ikusleek atril bakotxaren atzean nor dagoan jakin deien, Bilboko uriari eta bisitetan etorten diran persona guztiei eskaintzen deutsen lana ezagutarazoz. Profil bakotxa istorio bat da, besteei beren artea eskaintzeko lan egiten daben personen istorioak dino José Rafael Pascual-Vilaplanak, Bandearen Zuzendari Titularrak.
Kontuak kontu, dagoeneko argitaratu dira proiektu bien gaineko lehen bideoak Bilbao Musikako Youtube eta
Facebook kanaletan eta hurrengo asteetan eduki gehiago publikauko dira:
• Youtube.
• Facebook .
Bilboko Udal Musika Bandea osotzen daben profesionalek kontzertu agendea atzeratu egin behar izan dabe, koronabirusak eragindako osasun krisia dala eta. Martiaren amaieran Bilbao Musikako entsegu instalazinoak zarratu zituenetik, musikariak telelanean dabiz eta partiturak bakarka entseguak egiten jarraitzen dabe, etorkizuneko jarduerei begira.
Onartzen dabe Internet bidezko musika eta entseguak konfinamendu egunak gainditzeko terapia lez funtzionetan dabizela eta musikeak sasoi gogo honeek sortzen daben tensinoa eta estresa arintzeko dauen indarra azpimarratu dabe.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!