Interneten arpegi bi

Bizkaie! 2020-05-15 08:13   Pil-pilean

Irisgarritasunak mundua edegi eta funtsezko zerbitzuen galerea eragiten dau. 

Interneten eta plataforma digital batzuen irisgarritasunak erraztu egin dau itsuak konektetea konfinamendu-egunotan, bai hezkuntza, lan, kultura, aisia eta informazino-inguruneetan. Halan da be, irisgarritasun falteak erakutsi dau isolamendua eta oinarrizko zerbitzuetarako sarbidea galtzea eragin leikela.

Gaur egungo ezagutzaren gizartean, eta egungo krisian, asko dira teknologiaren erabileratik jazoten diranak: liburu digital bat irakurri, asteroko erosketak egin, lagun-talde bategaz komunikau, mediku-hitzorduak edo banku-kontuak kudeatu, lan profesionala eta bestelakoak. Hori guztia, geografikoki urrun dagozan puntuetatik interkonektauta Interneti esker. Eragiketa horreetako asko, teknologia barik, ikusmen-urritasuna daben personek ezin zango leukiez bideratu, baina oraindino ezin ditue egin, zati handi bat ezin dalako eskuratu zati batean edo osorik.

Gaur egungo egoereak, inoiz baino gehiago, egoera horren arpegia eta gurutzea nabarmendu ditu. Telelaneko plataformarik, campus birtualik, online erosketarik, eskuko telefonotik egindako ordainketarik, bilera pribatu eta profesionalak egiteko aplikazinorik barik, bizi garen mundua isolatu eta geldiarazo egingo zan, neurri handiagoan.

Baina, era berean, egunez egun biziten gagoz ikusmen-urriko personek zailtasun ugari izaten dituela tresna eta aplikazino horreek guztiak gainerako herritarrek bezela erabili ahal izateko, batez be funtsezko zerbitzuetan, osasunerako edo funtsezko zerbitzuetarako sarbidean. Horren adibide argiak dira, besteak beste, zenbait mediku-talderen webguneetarako irisgarritasunik eza; esate baterako, egutegi batean eguna eta ordua hautatzerakoan, egutegi hori ez da irisgarria eta saguagaz baino ez dau funtzionetan; edo hitzordua eskatzeko zerbitzuetarako erispidea ez izatea autonomia-erkidegoetako aplikazinoen bidez.

Teknologiak tresna barriak eskaintzen ditu, ha barik egin ezin eitekezan zereginak ahalbidetzen ditue eta, bestetik, askotan ez diranez beteten aplikazinoen edo gailuen diseinuan irisgarritasunari buruzko jarraibideak edo arauak, ez da bermatzen teknologiaren erabilera normalizatua ikusmen urria daben personei.


Jatorrizko irisgarritasunaren alde

ONCEk gogorarazo dau zailtasun horreek guztiak kontuan hartu behar dirala irisgarritasun-arauak jatorriz diseinaukeran. Gerora berregiteak edo egokitzeak askoz be baliabide eta denpora gehiago inbertidutea dakar, ikusmen-urritasuneko personek horreek autonomiaz erabilteko egin behar dituen aukerak eta gehiegizko ahalegina galtzeaz gan. Hori dala eta, ONCE lako erakundeek baliabideak inbertidu behar ditue honako honeek lortzeko beharrezko neurri guztiak jagon eta babesteko: neskato batek etxetik ikasi ahal izatea, gainerako ikaskideek bezela; unibersitarioak egiten dituan graduko azterketak bermeagaz egin ahal izatea; profesionalak telelana egitea, enpresako gainerako langileen neurri eta baliabide eskuragarriakaz; itsutasuna dauen personeak bai berak zein bere familiak egunero behar dituan erosketak online egin ahal izatea; etxean edo egoitzan geratu behar izan daben edadekoek beren denporea egunero irakurten edo munduan jazoten danaren barri emon ahal izatea; edo ikusmen-urritasuneko edozeinek uste badau Covid19 sintomak dituala, autotesta egin ahal izatea bere autonomia-erkidegoak edonoren eskura jarri dauen APPagaz.

Nahiz eta egoera horreen guztien artean nahikoa adibide egon hori behar bezela lortu ez izanaren inguruan, lanean jarraitu behar da egoerok txikerragoak izan daitezan eta bizi garen mundua hobetuko dauen diseinu unibersala bete daiten.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu