#ezgaitzazubertanbeherautzi
2020-05-13 12:42 MusikeaKultura eta aisialdi produkzinoak programau eta egiteko beste modu bat posible da.
Sektoreko enpresak hondamendira joaten ez ixteko borondateagaz eta, betibe, herritarren preminei erantzunez, Baga-Biga Produkzioak. Musika ideiak etxeak adierazo dauenez, alarma-egoerearen hasieratik bagenkian lanari ixten lehenak izango ginala eta lanean hasten azkenak; horregaitik, ez genduan ekitaldiak bertan behera ixtea eskatu, ikuskizunen antolaketen atzerapena eskatu genduan eta ekitaldiak kudeatzeko dinamika ezbardinak geunkazan buruan eta gainera erakundeen adierazpenak ez eta ezezkoaren aldekoak izateari uko egin geuntsan, hau da, dana hurrengo urteri begira jartea. Hori ez da gure ikuspegia.
Sektoreko enpresa gehienak udabarriko eta udako behin-behinekotasunetik bizi dira eta denporaldi edo garai horretan lan egiteko aukerak galtzen baditugu, urtea galduko geunke eta sektoreko zein enpresak (batez be ETE, autonomo eta kooperatiba txikiek) egin leikioe aurre horri ateak zarratu barik?
Martiaren 14tik, euro txiki bat bera be fakturau barik gagoz, baina ordaintzen ditugu gure kredituak, fakturak eta egiturazko gastuak. Nahiz eta konfinauta egon, konponbidea bilatzeko lanean jarraitzen dogu jakinaren gainean egonda zer etorri daitekeen. Enpatia minimo bat baino ez dogu eskatzen hainbeste urtetan kultura-erakundeei bizitza pixka bat errazagoa egin deutseen kultura eta produkzino zerbitzuetako enpresa horreakaz.
Udal guztiek dabe enplegua sustatzeko sail edo bulego bat, baina ez dogu aparteko laguntzinorik eskatzen, ezta partida berezirik be, kultura eta jaietako aurrekontuak hutsik ez ixtea baino. Enplegua sustatzeko modurik onena lana ez suntsitzea da eta hurreko enpresei lan hori emotea. Edukiera mugatua daben produkzinoetan lan egitea da bidea, produkzino deszentralizatuak egitea eta alternatiba lez bertako eta inguruko artistakaz lan egitea.
Gure enpresen ohiko lanari buruzko neurririk iragarri aurretik, idazkiaren izenburuaren egitatea ahalbidetzeko helburuagaz jesarteko eskatzen dogu. Sekula ez dagu hainbeste denpora izan osasun-arloari egokitutako aukera bideragarrietan pentsetako eta mahai baten inguruko idea horreekaz eta erakundeen borondate argiagaz, gure lan-egoereari aurre egiteko plan bat diseinau daiteke; aldi berean, danon artean auzolanaren espiritua dauen sare bat sortu daiteke.
Sinatzaileak
Abar Produkzinoak, Abs Fluge Euskadi, Albouga Produkzinoak, Abs iluminacion, Adur ekintza kulturalak, Alaiki, Ama lur, Anitec, Araba Espectaculos, Arinka produkzinoak, Atomic luz y sonido, Atlantik events, Atomic Produkzinoak, Audiomic, Auxteam code (h&h), Babel music, Baga-Biga musika ideiak, Baskoson, Black izar, Bostak management, Deep lighting, Dekker events, Edenika, Eragin, Ederlan, Etxekit, Event teknika, Evento kit, Eventox, Extremiana audiovisuales, Factory Logistika, Fokker evento slu (factory), Gazteok, Galker Audio, Getin, Gin musica, Goralan ekitaldiak, Gsi vitoria, Hiruki produkzinoak, Hortzmuga, Hotza, Ingunza audiovisual, Innevento, Iolan, Izar blue, Jaikide, Jira musikaz, Kalean cultura y ocio, Krkt Produkzinoak, La agencia Music, La crew, Lakuntza, Last tour, Leiza eventos, Lizarralde soinua txalaparta, Master Silla, Montaketak, Musivox, Nervion flyn, Neurotika, Neutroson, Oso polita Records, Ozenki soinua argia, Panda artist management, Penny wise, Puntocom audiovisuales, Punto Uno, Reg audiovisuales, Ruyda, Sagasound, Servicios auxiliares lagun, Soinuagara, Soinueder, Star lan, Tarima, Tec star, Tisa, Txamuskina eta Zuzenean.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!