AEK-k 2020-2021 ikasturteko aurrematrikulea edegi dau

Bizkaie! 2020-05-13 09:51   Euskerea berbagai

Inoizko kanpainarik luzeena eta aurrematrikulea webgunean be egiteko aukerea dago.

Eskaintza berezia dakar AEK-k Euskal Herrian dituan 100 euskaltegi baino gehiagotan euskerea ikasteko. Barrikuntza nagusiak dira inoizko kanpainarik luzeena eta aurrematrikulea webgunean be egiteko aukerea: hemen egin daiteke edo AEKren edozein euskaltegitan.

Horrezaz gan, garagarrilaren 8a baino lehen aurrematrikulea egiten dabenek ondoko abantailak izango ditue:

- % 5eko deskontua 20-21 ikasturteko matrikulearen prezioan.

- Ordainketa malguagoa, epe bat gehituta ohiko ordainketa epeei.

- Lehentasuna taldeak eratzeko orduan.

Gauzak holan dirala, izen-emoteak eta informazinoa: AEKren edozein euskaltegitan zein ondoko telefono zenbakietan (673 200 100 // 946 464 000) eta webgunean.

Azken buruan, aurrematrikula online egiteko aukeraz gan, eta konfinamendutik urtetako prozesuaren gorabeheren arabera, laster jakinarazoko dabe aurrematrikulak euskaltegian bertan egiteko epealdia.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu