Gipuzkoarrek erizaintzearen lana autortu dabe erizainen Nazinoarteko Egunean

Bizkaie! 2020-05-12 10:56   Pil-pilean

Erizainik bako mundua ezinezkoa litzateke.

Gipuzkoako Erizaintzako Elkargo Ofizialak (COEGI) editautako bideoetan, osasun langileetan kopuruz handiena den kolektiboari omenaldia eskaintzeko:

- Arpegi ezagunen bideoa hemen.

- Herritarren bideoa hemen.

Gaur martitzena, maiatzak 12, Erizaintzearen Nazinoarteko Eguna ospatuko da mundu osoan, bat eginik erizaintza modernoaren aitzindari Florence Nigthtingalen jaiotzearen bigarren mendeurrenagaz. Gainera, aurten, Erizainen eta Emaginen Nazinoarteko Urtea be ospatuko da. Ospakizunaren harira, Gipuzkoako Erizaintza Elkargo Ofizialak bideo bi egin ditu, gure lurraldean lan egiten daben 5.295 erizainak zoriontzeko eta euren lanak dauen garrantzia erakusteko. Erizainena da Gipuzkoako talde sanitariorik ugariena, gure lurraldean lanean dabizen osasun profesionalen % 50 baitira.

Bideo bi horreetako lehenengoan, Gipuzkoako gizartearen arpegi ezagunenetako batzuk dira protagonista. COEGItik eskerrak eman nahi deutsegu guztiei, izan daben laguntzeko jarrera eta parte hartzeagaitik; ondokoak dira protagonistak: Iñaki Gabilondo, kazetaria; Xabier Euzkitze, kazetari eta bertsolaria; Ainhoa Arteta, sopranoa; Benito Lertxundi, kantautorea; Alex Ubago, abeslaria; Aitor Luna, Gorka Otxoa, Ane Gabarain, Marta Etura eta Nerea Garmendia, aktoreak; Elena Arzak, Pedro Subijana, Martin Berasategui eta Andoni Luis Aduriz, sukaldariak; Nahikari Garcia, Real Sociedadeko emakumeen lehen taldeko kapitaina; Esther Arrojería, Bera Bera eskubaloiko jokalaria eta erizaina; Alberto Gorriz, Realeko futbol jokalari ohia; Denis Itxaso, Gobernuaren ordezkaria Euskal Autonomia Erkidegoan; Markel Olano, Gipuzkoako Foru Aldundiko diputatu nagusia; Eneko Goia, Donostiako alkatea; Daniel Zulaika, Donostiako Gizarte Kontseiluko presidentea; eta Nerea Ibañez, ASPEGIko presidentea.

Zorionak eta eskerrak emoteko mezuen artean, hona hemen bideoko protagonistek erizainei eskaintzen deutseen zenbait adierazpen: kategebi gizatiarrena zaree medikuntzearen kate osoan; burrukatzeko, laguntzeko, jagoteko jagiten zaree goizero, eskerrik asko; nire miresmen handiena erakutsi nahi deutsuet eta eskerrak emon egiten zabizeen lanagaitik; dozuen onena emoten zabizee hain erabagigarriak diran momentuotan; gure txaloak zuentzat dira, zuen lanbidea aukeratzeagaitik, eta era nekaezinean eta etika profesionalagaz behar egiteagaitik, sarri askotan zeuen osasuna be arriskuan jarriz; eskerrik asko zuen lana hain ondo egiteagaitik eta gizarteagaz hain eskuzabal jokatzegaitik; nire errespetua, miresmena eta maitasuna adierazo gura deutsuedaz.

Gainera, Gipuzkoako Erizaintza Alkargo Ofizialak bigarren bideo bat egin dau eta hor agertzen dira erizain gipuzkoarren irudiak, lanean, eta hainbat herritarrenak, erizainek egiten daben lana autortzen. Bideoan azpimarratzen da erizainik bako mundua ezinezkoa litzatekela eta balioan jarten dira erizainen konpetentziak: asistentziaren esparruan, hezkuntzan, ikerkuntzan, kudeaketan, osasun heziketan...

Herritarrek bideoan adierazoten dituen mezuen artean, ondokoak dagoz: lan handia zabize egiten eta oso eskertuta gagoz; eskerrak bihotz-bihotzez egindako lan gogorragaitik; zuek barik bideraezina izango zan edo zuei esker aurrera egingo dogu.


Eraikinen argiztapen berezia Donostian

Erizainen Nazinoarteko Eguneko ekitaldien barruan, Donostiako Udalak urdinez argiztatuko dau udaletxea eta mezu berezi bategaz Kursaal Biltzar Jauregia, 20:00etatik 23:30era. COEGIk eskerrak emon gura deutsoz Donostiako Udalari Gipuzkoako erizainakaz izan dauen keinuagaitik.

Azkenik, Gipuzkoako Erizaintza Alkargo Ofizialeko (COEGI) lehendakari Pilar Lekuonak, Gobernu Batzorde osoaren izenean, aUtortza egin nahi deutse erizain lankide guztiei eta eskerrak emon herritarrei erakutsitako erantzukizun eta jarrera zibikoagatik, eta adi egoten jarraitu deiela eskatu deutse: 'Covid-19a ez da joan, hemen egoten jarraitzen du, eta osasun agintariek emondako arauak eta argibideak beteten jarraitu behar dogu. Jagon distantziak eta garbitu eskuak eta ingurua, horreek betetea gakoa izango baita pandemiari aurre egiteko' adierazo dau.

COEGIk Gipuzkoako erizain guztien doluminak helarazo nahi ditu COVID-19agatik hildakoakaitik eta errespetua, maitasuna eta laguntza hareen senitartekoei.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu