Udaltopeko izen-emoteak 400 laguneko mugea gainditu dau
2020-05-12 08:42 Euskerea berbagaiIzena emoteko epea luzatu egin da eta gaur be aukerea dago horretarako.
Udaltopek inoizko parte-hartzerik handiena izango dau hamabigarren edizinoan. COVID-19aren pandemiak eragindako osasun larrialdiak jardunaldia moldatu beharra ekarri dauen arren, izen-emote zenbakiei erreparauta aurtengo formatu eta egitarauak interesa piztu dauela dirudi.
Udaltop etxetik: Edegi leiho bat lan munduari izenburupean, eremu sozioekonomikoari leiho bat zabalduko deutso aurten Udaltopek. Etxeko leihoa, hain zuzen, jardunaldia online egingo baita maiatzaren 14an eta aurrez iragarribezela, egitaraua goiz bakarrera mugatuz.
Formatu barriak, gainera, interesa piztu dau. Antolamendu Batzordeko kideak pozarren eta harrituta dagoz jentearen erantzunagaz: Udaltopek azken urteotan izakera barritzailea eta ausarta azaldu dau, bai jorratu diran gaietan, baita ondoren emon diran pausu edo egin diran ekarpenetan be. Konfinamendu egoeran aukera bi geunkazan: jardunaldia bertan behera itxi edo egoera barrira moldatu. Bigarren aukerea lehenetsi eta gure publikoak eskertu egin dau.
Izen-emotea joandako barikuan zarratzekoa bazan be, azken egunetan izandako martxea ikusita, atzo eta gaur aukerea izango da izen-emote formularioa betez Udaltop etxetik online jarraitzeko. Izen-emotea doban da eta www.udaltop.eus webguneko Izen-emote atalean osotu behar da. Hori eginda, pasaberbea jasoko dabe Udaltop berezi hau jarraitzeko.
Hasierea, ordu erdi lehenago
Antolamendu Batzordeak jakinarazo dauenez, hasierea ordu erdi aurreratuko da, 10:00etatik 9:30era. Gainontzean, egitarauari eutsiko jako eta hiru orduz, lan-mundua euskaldundu beharra jorratuko dabe gonbidatuek. Jon Sarasuak zabalduko dau jardunaldia eta eremu sozioekonomikoan euskerearen erabilerea sustatzeko zer behar dogun galderari erantzungo deutso. Jarraian, Agirre Lehendakaria Centerreko Leire Canciok, atxabaltarrak emondako arrazoibideeninguruko bere hausnarketea plazaratuko dau.
Pilar Kaltzadak gidatuko dauen mahai-inguruan, barriz, Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politiketako zuzendariak, Leire Okarantza Fagor Koop. E.ko Gestino Sozialeko ordezkariak eta Kike Amonarriz Topaguneako presidenteak ondoko hiru gaiak jorratuko ditue: Jon Sarasuaren gogoetea; testuinguru ekonomiko barrian euskereak presentzia gehiago izateko gakoak; eta amaitzeko, ikus-entzuleek egindako galderak erantzungo ditue.
Ondoren, krisi egoeran euseaera tresna lez erabilita jarduera arrakastatsuak gauzatzen dabizen enpresen esperientzia laburrak ezagutzeko aukerea izango da, testigantza moduan. Eta amaitzeko, Kontu Kantoiko Bea Egizabalek umore ikutua emongo deutso Udaltop berezi honi.
Egitaraua hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!