Herri Urrats irailaren 20an egingo da

Bizkaie! 2020-05-11 10:53   Euskerea berbagai

Berez, atzo, domekea, zan egitekoa Ipar Euskal Herriko ikastolen jaia.

Hasiera baten, atzo, maiatzaren 10ean, zan Herri Urrats jaiaren 37. ekitaldia egiteko eguna. Betiko legez, euskaltzaleak Senpereko aintzirearen inguruan batzera deituta egozan, baina, Covid-19ak eragindako osasun larrialdiagaitik, bertan behera itxi behar izan eben. Ikastolen aldeko udabarriko beste jaiak be ez dira egingo (Ibilaldia eta Araba Euskaraz). Hortaz, Senpereko ibilbidea isil-isilik egon zan atzo.

Ikastolen Alkarteak, baina, Herri Urrats aurten egin ahal izateko zirrikitua topau dau, beste egun baten izango bada be. Iragarri dauenez, irailaren 20a da fetxa barria. Kasu horretan be, osasun egoerearen menpe egongo dira.

Egun horretan, ondo bidean, barriro batuko dira milazak euskaltzale Senperen. Halandabe, bertatik bertara ezin zanez egin, atzo Herri Urrats egiteko beste bide bat topau eben, jai birtuala egitea. Kanaldude telebisteak zuzenean emondako saioan, dozenaka artista, ekintzaile eta eragilek hartu eben parte, eta telebistaz izan arren, zelanbait Herri Urratseko giroaz gozau ahal izan eben ikusleek.

2020ko Herri Urratsen leloa Gaki ge da (ikusi hemen Diabolo Kiwi taldearen bideoklipa). Lema horregaz herritarrak mobidu daitezan gura dabe: Gaki ge Herri Urratserat ikastolek eta euskereak Ipar Euskal Herrian behar daben babesa emoten. Gaki ge geure geroa euskeraz eregiteko. Gaki ge Brebeta eta Baxoa euskeraz izan daitezan lortzeko. Gaki ge euskerearen ofizialtasuna lortzeko. Irailaren 20a heldu bitartean, dirua batzeko kanpainea martxan jarri dau Seaskak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu