Moskun, Konstanzan eta Pauen irakurle izateko deialdia, laster zabalik

Bizkaie! 2020-05-11 10:07   Euskaldunak munduan

Aukeratuek euskerea eta euskal kulturea erakutsiko deutsee hango ikasleei.

Moskuko Lomonosov unibersidadearen egoitza ikusgarria | Ikusi handiago | Argazki originala

Etxepare Euskal Institutuaren atzerriko irakurleen sare zabalaren barruan, Europako hiru unibersidadetan plazak aterako ditue laster. Etxeparek oraindino ez dau zehaztu noiz edegiko dauen hautagaitzak aurkezteko epea, baina interesa dabenei adi egoteko eskatu deutse. Alemania hegoaldeko Konstanza urian, Errusiako uriburu Moskuko Lomonosov unibersidadean eta Paue-Aturriko unibersidadean behar ditue irakurleak.

Hiru zentro horreetako bakotxerako irakurle bat hartuko dabe. Unibersidadeotako ikasleei euskerea eta euskal kulturearen alorreko eskolak emotea izango da euren ardura nagusia. Hautazko irakasgaia izaten da hori euskal ikasketen programea edo antzeko proiekturen bat daben lekuetan.

Irakaskuntza formaleko klaseez gan, euskal irakurleen sareko kideek bestelako ekintzak antolatzeko ardurea dabe, unibersidadean eta urian. Euskal kultureagaz eta ohiturakaz lotutako hitzorduak izaten dira, esate baterako, Korrika, tanborradea, euskal idazleen berbaldiak eta kontzertuak.

Kontuak kontu, deialdiaren epeak oraindino zehaztu barik dagozan arren, hautagaiek bete beharreko baldintza batzuk aurreratu ditu Etxeparek: Unibersidadeko gradu tituluduna edo lizentziaduna izatea eta euskerazko 3. Hizkuntza Eskakizuna edo baliokidea izatea. Ikasketei jagokenez, Euskal Filologia, Euskal Ikasketak edo Itzulpengintzea eta Interpretazinoa (A hizkuntzea euskerea) ikasi dabenek lehentasuna izango dabe; baita euskerazko 4. Hizkuntza Eskakizuna dabenek be.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu