Nora Agirretxea, Anuk Harreguy, Mark Zubizarreta eta Aiala Beato

Bizkaie! 2020-05-11 08:46   Musikea

Musika eta kultura munduan lan egiten daben gure senideei, maitasunez.

Biziten gabizen garai gogor honeek ez gaitue kikilduko, ezta gitxiago be, ze musikari, teknikari, manager... bakotxaren atzean beti baitago familia handi bat. Horren adibide dira Anuk eta Nora; Haritz Harreguy teknikariaren eta Keu Agirretxea musikariaren alabak eta Mark eta Aiala; Iñigo Zubizarreta Soziedad Alkoholika-ko gitarristearen eta Mauka Musikagintzako 'Ñako' Beato-ren lobak dira, hurranez hurran. Grabaketak norbere etxean eta nahasketak Haritz Harreguy estudioan eginak.

Pink artistearen Try kantu ezagunaren euskerazko bersinoagaz, Zuen ahotsa kantuagaz,lau neska horreek, euren senitartekoakaitik jasotako musikeagazko maitasuna eta pasinoa itzuli nahi izan deutsee. Belaunaldi barriek zoritxarraren aurrean sortzen jarraitu beharra aldarrikatzen dabe.

Krisi honek ez dau musikearen sugarra amatauko, jakina ezetz. Eta bitartean, gozau daigun belaunaldi barriez!


Musikariak:

Anuk Harreguy – Ahotsa eta gitarrea.

Mark Zubizarreta - Baxua.

Nora Agirretxea - Tekladua.

Aiala Beato – Bateria.


Berbak - Anuk Harreguy

Nere izatearen ongarri
gure arteko harremana.
Buruan dabilkizuet sarri
baina ezin egon batera.

Momentu hotz eta ilunenetan
zuen ahotsa ez zait falta izan.
Nere helduleku eta irakasle,
itxarongo zaituztet gaur ta bihar.

Tximeletak gora ta behera
nirekin zaudetenean,
baita zuen irrifar hori
sentitzen dudanean.

Momentu hotz eta ilunenetan
zuen ahotsa ez zait falta izan.
Nere helduleku eta irakasle
Itxarongo zaituztet gaur ta bihar.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu