Eleizetanen musikea gure etxeetan sartuko da

Bizkaie! 2020-05-08 11:40   Musikea

Zornotza Aretoaren webgunean hiru kontzertu izango dira maiatzean.

Amorebieta-Etxanoko Kultura Sailak zornotzar guztien etxeetara eroango dau Eleizetan; ganbera musikearen jaialdia hile honetan egitea aurreikusita egoan arren, atzeratu egin behar izan da osasun larrialdiaren ondorioz.

Orain, egitekoa zan hilean, Zornotza Aretoak osorik grabautako hiru kontzertu berreskuratu eta herritar guztien esku jarri ditu webguneko mediatekan.

Lehenengo kontzertua Salzburgoko Hyperion Ensemblerena izango da, Etxanoko Andra Mari eleizan grabautakoa eta gaur, barikua, maitzak 8, 20:15etik aurrera ikusgai egongo da.

Barikuan, hilaren 15ean, ordu berean, bigarren kontzertua argitaratuko da, Myrna Herzogek eta Eduard Martinezek Larreako San Juan Bautista eleizan eskaini ebena.

Hirugarren eta azken kontzertua Dudeako San Migel eleizan Pello Ramírezek eskaini ebana izango da. Maiatzaren 22an zabalduko da, 20:15ean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu