Getxon oinez, 1000 pausu baietz!
2020-05-08 09:01 Pil-pileanEdadekoak animau gura doguz segurtasun-berme danakaz paseoan joan daitezan.
Getxoko Udalak Getxon oinez, 1000 pausu baietz! ekimena jarri dau martxan, Getxo Lagunkoia proiektuaren barruan, edadekoak oinez paseoan joan daitezan animetako, jarduera osasungarri hori berreskuratu nahi baita, ha arautzen daben segurtasun-neurriak ezagutu ondoren. Horretarako, Romo Kultur Etxean 60 urtetik gorakoentzako jarduera fisikoaz arduratzen dan zerbitzuak, oinez egiteko 11 ibilbide atondu ditu udalerriko hainbat lekutatik, ohiko ibilbideetatik zeozertxu aldenduta, jente piloketak ebitau eta bakotxak nahi dauena egin ahal izateko. Ibilbide horreek 1,5 eta 3 km-koak dira, persona bakotzak horreetara heltzeko behar dauenari gehituta, ordu bateko iraupena ez gainditzeko.
Ekimen honen bidez, edadekoak animau gura doguz segurtasun-berme danakaz paseoan joan daitezan. Auzokoen alkartasuna sustatu nahi dogu arauak beteteagaz batera eta, era berean, osasuna eta dibersinoa hobetzea bultzatu nahi dogu, jarduera fisikoa eginez, azaldu dau Arantza Rica zinegotziak.
Beste alde batetik, maiatzean parte-hartzaileek podometro bateko aplikazino bat deskargau eta erabili deiela animau ditue (mobimentua antzemon, pausu bakotxa kontetan daun gailua da, hainbat datu emoten dituana eta oso baliogarria dana. Jarduera fisikoaz arduratzen dan zerbitzuak tresna hori eskuko telefonoetan instaletako laguntzinoa eskainiko dau.
Gazteak: oraina eta geroa
Konfinamendu egoerea Getxoko gazteen artean, haibat bizi-esparrutan igarten dan eragina hobeto ezagutzeko, Udaleko Gazteria Zerbitzuak ekimen barri bat abiarazo dau; horren helburuak honako honeek izango dira: alde batetik, gazteen ahotsa entzunarazotea egoera larri hau zelan bizi daben ezagutzeko eta bestetik, eurekaz hausnarketak konpartidu eta espazioak sortu, geure burua egoera honetan hobeto kokatzeko lagungarriak izan daitekezan gakoak topau ahal izateko, bai eurentzat, baita herriko gazteria politikearen ardurea dabenentzako be, deskonfinamendu-faseen ondoren edegiko dan errealidade barriari begira. Horretarako, fase bi dituan proiektu txiki bat abiarazoko da: Lehenengo fasean, hainbat galderako galdetegia betetea eskatuko da. Bigarren fasean, erantzunak aztertu ondoren, hausnarketa espazio bat sortuko da era telematikoaren bidez.
18 urtetik 30 urtera bitarteko edozein gaztek bete ahal izango dau galdetegia, maiatzaren 7tik 17ra. Helburu nagusia izango da konfinamendua gazteek zelan daroen jakitea, bai egungo egoerea zein etorkizunekoa, bai esparru personalean, zein esparru profesionalean be. Erantzunak aztertu eta gazteek eta tokiko gazteria politikan ardurea dabenek konpartidutako hausnarketea sustatzeko materiala sortuko da. Asmo nagusia izango da egoera barri eta larri horretan nork bere lekua hobeto topetan laguntzea, gazteentzat lan egiten daben profesionalek hareen beharrei ahalik eta ondoen erantzuteko. Hainbat galdera izango dira, zorroztasun enpirikoa lortzeko asmo barik, ezta adierazgarritasun estadistikoa bilatzeko be.
Lortutako erantzunak eztabaidarako materiala atontzeko erabiliko dira, ondoren hausnarketa gune batean jorratzeko, jakina esparru digitalean. Ekimenean parte hartzeko interesa dauenak galdetegiaren amaieran adierazo ahal izango dau.
Galdetegia ikusi hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!