'Agurrik ez', Esne Beltza taldearen kantu barria

Bizkaie! 2020-05-08 08:29   Musikea

Bersino etxekoia da, hainbat artistak osotutako ekimenean parte hartuz. 

Orain, ostera, Esne Beltza taldeak beste errealidade bat erakutsi nahi deusku, benetan konfinauta bizi diranena, taldearen musikeak eta Jon Garmendia Txuria-ren berbek gidaturik, Gaizka Peñafielek editautako ikusentzunezko honetan, kontzientzia hartu daigun eta preso bizi diranen azaletan jarri gaitezan.

Agurrik ez, badira noiz urtengo daben ez dakitenak, urteak joan, urteak etorri, metro itxi batzuetan lotuta bizi diranak. Maite dituenak ikusi eta ukututeko minutu batzuk baino ez dituenak, maitasuna kartaz eta telefonoz baino gozetan ez dabenak. Horreek dira benetako konfinatuak, euskal preso politikoak, gure bihotz gogoetan libre dagozanak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu