29 euskal talde dagoz EDP Live Bands lehiaketako finalaurrekoetan

Bizkaie! 2020-05-07 13:25   Musikea

427 talde aurkeztu dira eta horreetatik 29 Euskal Herrikoak dira.

Ondokoak dira azken sari nagusia eskuratzeko izena emon daben 29 euskal musika taldeak: LA BURBUJA WARP (Bilbo), LALAPEREZ (Bilbo), DEAD BRONCO (Bilbo), HOAX ATTACK (Bilbo), CRUCE DE MIRADAS (Bilbo), GUGEBATO (Bilbo), AMURA (Bilbo), JEAN PAOLOY LA SIEMPREVIVA (Bilbo), AIRU (Bilbo), SULLY RIOT (Bilbo), ELLAS (Balmaseda), NACHO'S DICK (Barakaldo), SABES MUY BIEN (Barakaldo), ARDE MARTE (Barakaldo), ADDAR (Bermeo), ZETALAU (Getxo), DUOBITE (Gorliz), MOONSHINERS (Durango), THE IBANTXO SOLO PROJECT (Laudio), DELION (Vitoria-Gasteiz), RED IRON SQUAD (Vitoria-Gasteiz), PLUMA 53 (Vitoria-Gasteiz), LEMY RIVER (Donostia), SIN MALA INTENCION (Donostia), BLAST WAVE (Irún), WOOD STRINGS (Aretxabaleta) eta NHIL (Aretxabaleta).

Aurreko edizinoetan izandako erantzun bikainaren ondoren, EDP Live Bands musika- lehiaketea hirugarren urtez jarraian egingo da. Maiatzaren 7ra arte, lehiaketaren webgunean boto gehien jaso dituen musika bandak, adituen epaimahai batek aukeratutakoakaz batera, hurrengo fasera igaroko dira: finalaurrekora.

Lehiaketea musika genero guztietako taldeentzat da, zigilu diskografikoakaz lotura komertzialik ez badabe.

Finalaurrekoetako taldeen iragarpenaren ostean (maiatzaren 11n), maiatzaren 21era arte botoa emoteko aukerea egongo da erabagiteko final handira helduko diran taldeak. Talde irabazleak bere lehen albuma grabetako aukerea izango du.

Ekimen honek Everything is New eta Mondo Sonoro taldeen babesa dau, media partner bezela. Lehiaketea babesteaz gan, kolaboratzaileak epaimahaiko kide izango dira.

2014an ekimen hau abian jarri ebenetik, 8.300 talde baino gehiagoren musikea bultzatu dabe, musika ibilbidea sustatuz nazinoarteko proiekzino handiko jaialdietan eta disko-grabazinoak eginez.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu