'Harbide zilar bat', Eñaut Elorrieta ez dago gora adi

Bizkaie! 2020-05-07 11:38   Musikea

Fernando Velazquezek egin ditu moldaketak eta, berbak, barriz, Jose Luis Otamendirenak dira.

Igaz bederatzi kantuz osotutako Irteera argiak bakarkako bigarren diskoa kaleratu ostean, sekula baino indartsuago azaldu jaku gernikarra Harbide zilar bat lanagaz, Zumaiako Sapere Aude Sinfoniettako 47 musikari ingururen eta Bilboko Koral Alkartearen 87 abeslariren languntzinoagaz. Isolamendu egoeratik sortutako egitasmoa eta abestia da, baina etorkizunera begira jarrita: Hurreko jazoerek ispiluaren aurrean jarri gaituen honetan, irakurketa kritikoa ardatz hartuta, itxaropenari kantau gura izan deutsat. Zidarrezko aukerez betetako aro aldaketa honetan, alkartasuna eta mundu hobe baten aldeko ahalegina hartu nahi izan dodaz oinarri. Bizi dogun egoera ez ohiko eta sekula ezagutu bakoan, ispilu baten aurrean sentidu da Eñaut, haizea hartu eta sekulako lana ondu dau.


Harbide zilar bat

- Fernando Velazquezen moldaketak.

- Jose Luis Otamendiren berbak.

- Musikea: Eñaut Elorrieta.

- Sapere Aude Sinfonietta eta Bilboko Korala bidelagun.

- Bideoa: Arteman

Eñaut Elorrieta musikariak 150 musikari buztartzea sano korapilatsua eta gatxa izan dala autortu arren, gustora geratu da emoitzeagaz, pozarren dago eta zuzenekoakaz noiz hasiko zain dagoala adierazo dau.


Irteera argiak (2019)

Sei urteko tarte luzea egon da Deserriko kantak diskoa, Harian proiektua, Amoria Labeque ahiztakaz egindako lankidetzea eta Phoenicoperus Ken Zazpiren diskoa plazaratu zituanetik. Igazko abenduan edo hor bueltan Irteera argiak plazaratu eta, zoritxarrez, diskoa aurkezteko berbatutako zuzenekoak bertan behera geratu dira.

Ruben Caballero, Borja Barrueta, Fernando Neira zein Maite Larbururen ekarpenak ahaztu barik nortasun handiko diskoa da.

Berbatan, barriz, Elorrietak gizartean pil-pilean dagozan gaiak, heriotzea zein maitasuna jorratzen ditu: Eñautenak dira lau kantu eta ganerakoak Uxue Alberdi, Joseba Sarrionandia, Bernardo Atxaga eta Jose Luis Otamendi idazleek sinatutakoak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu