Jatetxeetan segurtasuna eta prebentzinoa bermatzeko COVID-19 Protokolo Berezia aurkeztu dabe

Bizkaie! 2020-05-07 10:29   Jan edanak

Basque Culinary Center-en eta Euro-Toques-en ardurea izan da.

Jatetxeetarako neurriak batu ditue dokumentu horretan, bezero eta langileen arteko kutsadura arriskuak ahalik eta gehien murriztu daitezan. Jatetxeen berredegiteari aurre egiteko segurtasuna eta higienea bermatuz, jangelako zein sukaldeko lan prozesu guztiei eragingo deutseen neurriak azaltzen dira.

COVID-19ak sekulako eragina ekarri dau, besteak beste, ekonomian, osasun zein gizarte mailan. Ostalaritzako sektorea kaltetuenetako bat da eta momentu honetan barriro martxan jarri eta suspertzeko egoeran dago; galderak erantzunak baino gehiago dira eta sektorearen lehentasuna higienea eta personen arteko distantzia dira.

Jatetxeetan segurtasuna eta prebentzinoa bermatzeko COVID-19 Protokolo Berezia Basque Culinary Center-eko eta Euro-Toques-eko diziplinarteko adituen talde batek landutako dokumentua da. Elikagaien zientzia eta teknologian doktore diran profesionalak, elikagai-segurtasun adituak, jangelako profesionalak, jatetxe kudeatzaileak eta chefak osotzen dabe talde hau.

Protokolo bereziaren aurkezpena Joxe Mari Aizega, Basque Culinary Center-eko Zuzendariaren, Joan Roca, Euro-Toqueseko Zuzendaritza batzordeko kidearen eta Emilio Gallego, Espainiako Hostalaritzako Idazkari Nagusiaren eskutik egin da. Joxe Mari Aizegak azpimarritu dauenez: Gure sektorea sano barria dan egoera larrian dago, egunez egun aldatzen diran testuinguruak kudeatzen. Basque Culinary Center-en uste dogu jatetxeen prestakuntzea oinarrizkoa dala jarduerea barriro be martxan jarteko segurtasun berme danakaz. Horregaitik, Euro-Toques-egaz batera landu dogu sektorerako erreferentzia izango dan Protokolo hau. Onartutako osasun gomendio barriei egokitzen joango dan dokumentuak, prestatzea eta eduketea ahalbidetuko deutse jatetxeei eta interesa dauen edozeinentzat eskuragarri egongo da gure webguneetan. Momentu honetan, danok batera lan egin behar dogu erronka honi aurre egiteko.

Joan Roca, Euro-Toqueseko Zuzendaritza batzordeko kideak, adierazo dauenez: Gure sektoreak erronka ugari gainditu behar ditu eta gure lehentasuna gure langileen eta bezeroen segurtasuna bermatzea da. Helburu horregaz landu dugu gure etxeetako alor guztietan eragina izango daben estandar eta neurri zorrotzak batzen dituan Protokolo hau. Orain, inoiz baino gehiago, eduketako, planifiketako eta lan egiteko momentua da eta Protokolo hau, berredegierea berme danakaz prestatzeko abiapuntu bikaina da.

Azkenik, Emilio Gallegok esan dauenez, oso momentu gogorra biziten gagoz eta gure betekizuna ostalaritzearen ondoan egotea da, euren interesak defendiduten eta tresna baliogarriak eskaintzen edegiera fase honetan. Holan, edegi gura dabenean berme danakaz egin ahal izango dabe.

Estandar zorrotzeko Protokoloak hainbat jokabide jasoten ditu eta jatetxeko alor guztietan dau eragina: Jatetxe edo establezimendu bakotxak, bere errealidadera egokituko ahal izango dau bere ahalmenaren arabera. Esangura horretan, kutsadureari aurre egiteko erarik onena neurri prebentibo guztiak buztartzea da eta ez bakarrik banakako babes-ekipoak, izan be, segurtasun neurrien konbinazio honek babes maila altuagoa eskaini leike. Protokoloan zehaztutako neurriek, jatetxeko higiene neurriakaz, langileen higiene personalaren neurri orokorrakaz, ordainketa sistemakaz, esperientzia gastronomikoagaz eta antolakuntza neurriakaz (edukierea, pertsen arteko distantzia, jangelea, sutea, komunak, lehengaien harrerea...) zerikusia dabe.

ProtokoloBerezia Euro-Toques-en, Basque Culinary Center-en eta Reto Coronavirusen webguneetan dago eskuragarri.

Jatetxeen sektoreari, chefei eta kudeatzaileei laguntzeko helburuagaz, Basque Culinary Center-ek protokolo eta gomendio horreen inguruko formakuntzea eskainiko dau 100 personei bideratutako 40 webinarsen bitartez. Maiatzaren 11ean eta 22aren bitartean emongo dira saioak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu