Berbanet proiektua jarri dau martxan Bizkaiko Foru Aldundiak
2020-05-06 11:17 Euskerea berbagaiBeharginei euskerea era telematikoan lantzeko aukerea eskaintzea da asmoa.
Bizkaiko Foru Aldundiak Berbanet proiektua abiarazo dau, gura daben langileek aukerea izan deien euskeraz berba egiteko, era telematikoan. Programa honen bidez, foru-sail guztietako langileek jarioa handitzea, bildurra kentzea eta lan-eremuan euskeraz berba egiteko ohiturea finkatzea lortu nahi da eta, bidez batez, berbetearen eta ahozko ulermenaren mailea hobetzea.
Saioak bikoteka egingo dira: kideetako bat euskeraz berba egiteko ohitura gitxi dauen eta maila hobetu gura dauen persona bat izango da (berbalaria) eta bestea, euskeraz berba egiteko ohitura handiagoa daukana (berbalaguna), alkarrizketan berbalaria lagunduko dauena. Bikote bakotxeko kideak astean behin jarriko dira hartu-emonetan, 30 minutuan euskeraz berba egiteko. Alkarrizketak bitarteko telematikoen bidez egingo dira: bideo-konferentziak, telefono-deiak, bideo-deiak, etab. Bikote bakotxak erabagiko ditu saioa egiteko asteko eguna eta ordua.
Berbaneten parte hartzeko ez da euskera-titulurik behar, baina komenidu da berbalariak gitxienez B1 mailea izatea (1. hizkuntza-eskakizuna).
Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara Zuzendaritza Nagusiak bulego tekniko moduan jardungo dau egitasmoak dirauen bitartean: saioak bultzatu eta dinamizau eta jarraipena egingo dau.
Berbaneten lehen edizino hau edizino pilotua da eta irailetik Euskaraldiaren 2020ko edizinoa amaitu arte egingo da, hau da, abenduaren 4ra arte. Bagilaren 1era arte egongo da zabalik izena emoteko epea.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!