Manex eta Eli Pagolak irabazi dabe Quarenttona sariketea

Bizkaie! 2020-05-04 11:46   Bertsolaritzea

Durangaldeko bertso-sortarik onena Erika Lagomarena izan da.

Irabazle guztien koadroa | Ikusi handiago | Argazki originala

Konfinamenduari umore onez aurre egiteko, Durangaldeko Bertso Eskoleak I. Quarenttona bertso enttonatuen lehiaketea antolatu eban apirilean. Parte-hartzaileek mp3 formatuan grabau eta bialdu behar izan ditue bertsoaldiak, gehienez sei minutukoak. Epea amaituta, antolatzaileek irabazleen barri emon dabe.

Eli eta Manex Pagola hernaniarrek irabazi dabe sari nagusia, Ahuntza Stereo izeneko bertso-sorteari esker. 400 euro emongo deutsiez. Entzun mp3a hemen.

Bigarren, Garazi Navarroren Gauza handien ondoan sortea izan da. Durangaldeko onenarentzako saria be egon da, eta, kasu horretan, Erika Lagoma nafar durangartua izan da onena, Konfinamenduaren erotika lanagaitik. Publikoaren saria be emon deutsie Lagomari.

Bestetik, gazteen kategorian (16 urtetik behera), Laia Urrutikoetxea izan da onena. Konfinaturik ametsetan sorteari esker, 150 euroko kultur bonua izango dau gastetako. Bigarren saria Amets Aizpuruaren Etxetik Zaldibarra lanarentzat izan da, eta Durangaldeko onena Kelmene Abaituak eskuratu dau, Ezkutuko hori sorteagaitik.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu