'Euskerearen jaubekuntza, kudeaketa eta hizkuntza-praktikak XXI. mendean’
2020-04-30 11:01 Euskerea berbagaiUrte biko masterrean izena emoteko epea zabalik egongo da maiatzaren 22ra arte.
Euskal Herriko Unibersidadeak (UPV/EHU) master barria jarri dau martxan, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailagaz alkarlanean, euskerearen bizibarritze prozesuan sortu diran ezagutza eta metodologia barrietan trebatzeko aukerea eskaintzeko. 'Euskerearen jabekuntza, kudeaketa eta hizkuntza-praktikak XXI. mendean’ masterra urte bikoa eta irailean hasiko da.
UPV/EHUko Euskera Institutuaren lanari esker sortu da masterra, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzeak sustatuta. Masterrak helburu nagusi bi ditu: Alde batetik, euskerearen esparruan lanean eta ikerketan sakondu nahiko leukien ikasleak trebatzea; bestetik, euskereari lotutako esparruetan dabizan profesionalentzako formazino osogarria be izatea. Masterrak formatu erdi-presentziala izango dau: bariku arratsalde eta zapatu goizetan izango dira eskolak, aste birik behin, Eibarko EHUko Injinerutza Eskolan. Ikasleek aukeratutako eremuan praktikak egiteko aukerea be izango dabe.
Masterrari esker, ikasleek honako gaitasun honeekk bereganatuko ditue: hizkuntzak bizibarritzeko giltzarri diran faktoreez jaubetuko dira; hizkuntza-planifikazino eta ebaluazinorako dagozan tresnak erabilten ikasiko dabe; euskerearen kudeaketea, kudeaketa aurreratuan txertatzen ikasiko dabe; eremu ez-formalean euskerearen sustapenerako eraginkorrak diran estrategia eta esperientziak ezagutuko ditue; enpresetako euseara planak diseinetan ikasiko dabe; bigarren hizkuntzak ikasteko eta erakusteko metodologiak ezagutuko ditue. Holan, herri-administrazinoetan, arlo sozioekonomikoan, eremu ez-formalean eta helduen ikas-irakaskuntzan euskerea sustatzeko egin dan bideaz eta, batez be, azken urteotako barrikuntzez jaubetzeko aukerea izango dabe ikasleek, baita Bikain, INDEUS, EUSLAN, Bizkeus, Eusgara edo Lanabes egitasmoak, Erreferentzia Marko Estandarra (EME) edo Helduen Euskalduntzerako Oinarrizko Curriculuma (HEOC) ekimenak aztertu eta lehen eskutik ezagutzeko aukerea be.
Unibersidadeetako irakasleez gan, arlo bakotxeko adituak izango ditue irakasle. Ikasleek 3 ECTSeko praktikak egiteko aukerea izango dabe, herri-administrazinoetan, eremu sozioekonomikoan, eremu ez-formalean eta helduen euskalduntzean.
Euskerearen Jaubekuntza, Kudeaketa eta Hizkuntza-praktikak XXI. mendean berezko masterra, lau aditu-tituluren baturea da. Masterreko bi urteen banaketea ondokoa izango da (60 ECTS + Master amaierako Lana 12 ECTS):
1. Euskerearen kudeaketea eta hizkuntza-praktikak erakunde publikoetan Aditu Titulua (15 ECTS). 2020/21 ikasturtea: irailetik abendura:
Irakasgaiak:
• Soziolinguistikeari eta Hizkuntza Politikeari buruzko oinarriak. 3 ECTS (Miren Azkarate, EHU).
• Erakunde publikoetako hizkuntza-kudeaketarako marko juridikoa. 3 ECTS (Iñigo Urrutia eta Maite Zelaia, EHU).
• Euskerearen bilakaerea EAEn, Nafarroan eta Iparralden. 3 ECTS (Olatz Altuna, Soziolinguistika Klusterra; Jon Aizpurua, HPS).
• Euskerearen erabilerea sustatzeko plangintzak eta ebaluazinoa. 3 ECTS (Miren Azkarate, Juanjo Allur, SIADECO; Joxean Amundarain Gipuzkoako Foru Aldundia).
• Hizkuntzearen kudeaketa aurreratua Erakunde Publikoetan: 3 ECTS (Natxo Mosteiro, HPS).
2. Euskerearen hizkuntza-praktikak eremu ez-formaletan Aditu Titulua (15 ECTS). 2020/21 ikasturtea: urtarriletik martira/apirilera.
Irakasgaiak:
• Eremu ez-formala zehazten. 3 ECTS (Jone Miren Hernandez eta Jaime Altuna, EHU).
• Erabilerearen aktibazinoa. 3 ECTS (Pello Jauregi, EHU).
• Eremu ez-formalaren garrantzia ume, nerabe eta gazteen artean. 3 ECTS (June Rivas, Aritz Bereziartua, Unai Arellano, Euskal Herriko Ikastolak, aisialdiko Aisiola eskolea).
• Kultur sorkuntzea eta kultur konsumo ohiturak. 3 ECTS (Xabi Paya, Getxoko Udala).
• Eremu ez-formaleko alkarteen kudeaketea. 3 ECTS (June Rivas, Aritz Bereziartua, Unai Arellano, Euskal Herriko Ikastolak, aisialdiko Aisiola eskolea).
3. Hizkuntza-kudeaketea eta hizkuntza-praktikak eremu sozioekonomikoan Aditu Titulua (15 ECTS). 2020/21 ikasturtea: apiriletik bagilera.
Irakasgaiak:
• Eremu sozioekonomikoaren ezaugarriak hizkuntza-kudeaketaren ikuspegitik. 3 ECTS (Sara Urionabarrenetxea eta Imanol Basterretxea EHU; Juanjo Allur, SIADECO).
• Eremu sozioekonomikoaren garrantzia hizkuntza-bizibarritze ahaleginetan. 3 ECTS (Inazio Marko EHU, Jon Sarasua Mondragon Unibertsitatea, Karmelo Aiesta ERATUZ kooperatiba elkartea).
• Erakunde publiko eta pribatuen ekimenak arlo sozioekonomikoa euskalduntzeko. 4,5 ECTS (Edurne Perez de San Roman eta Sonia Isasi, HPS; Jasone Aretxabaleta, INDEUS-SPRI; Anaje Narbaiz, EUSLAN; Hitzaldiak: BIZKEUS, EUSGARA, LANABES).
• Euskera planak enpresetan. 4,5 ECTS (Auxkin Galarragara, EHU; Mikel Urdangarin, AEK; Leire Solozabal, ARTEZ; Maddi Etxebarria, ELHUYAR; Elias Zumalde, EMUN).
4. Hizkuntzearen jaubekuntzea helduaroan Aditu Titulua (15 ECTS). 2021/22 ikasturtea: irailetik abendura.
Irakasgaiak:
• Bigarren hizkuntzak helduaroan: jaubekuntza prozesuak eta irakaskuntzearen oinarri zientifikoak. 4 ECTS (Mikel Santesteban eta Kepa Erdozia, EHU: Jon Andoni Duñabeitia, Nebrija Unibertsitatea; Borja Ariztimuño, HABE).
• Helduen euskalduntzearen curriculuma, ebaluazinoa eta egiaztatzea. 5 ECTS (Alex Mungia eta Mikel Hoyos, HABE).
• Helduen irakaskuntzarako metodologia eta didaktikea. 3 ECTS (Eskarne Lopetegi eta Itziar Larzabal, HABE).
• Helduen euskera-irakaskuntzearen antolamendu administratiboa. 3 ECTS (Dorleta Ugalde, HABE; Garbiñe Iztueta eta Kinku Zinkunegi, Etxepare Institutua).
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!