Bertsoa Bizi Gazte, konfinamenduan, baina aurrera!

Bizkaie! 2020-04-30 08:42   Bertsolaritzea

Maiatzaren 15a baino lehen bideoklipa bialdu behar da bertsoabizi@gmail.com-era.

Arabako Bertsozale Alkarteak erabagi dau Bertsoa Bizi Gazte Lehiaketan moldaketa batzuk egitea; oraintsu esan geuntsen zaleei Instagram bidez egiteko aukerea baegoala bakarkako lanen kasuetan. Kontua da ze bideoklipak eta zuzenekoak egiteko laguntzinoa eskainiko dogula orain eta horretarako ondokoak dira jarraitu beharreko pausuak:

1.-Lehen pausua

Behin bakarkakoak edo Taldeak osotuta: modalidadea aukeratu eta jarri bertsoabizi@gmail.com-egaz hartu-emonetan, zuon proiektuaren barri emoteko. Gogoratu aukerak: Bertso sorta musikatua, Rapa edo ta abesti baten bersinoa euskeraz.

- Bideoklipa edo Zuzenean

Nahi dozuen abesti, bertso sorta edo rap basearen loturea jarri, behar badozue.

- Bideoklipen kasuan:


2.-Bigarren pausua

Behin berbak idatzita, Zoom bidezko bideo-dei baten bitartez grabaketan lagunduko jatzu.


3.- Hirugarren pausua

eposta bidez bialduko jatzue audioaren muntaketea bideoklipa egin ahal izateko.


4.-Laugarren pausua

Irudiak grabau eta montaketea egin. Laguntzinoa behar izan ezkero epostaren bitartez edo bideo deien bitartez lagunduko jatzue.


5.- Bosgarren pausua

Maiatzaren 15a baino lehen bideoklipa amaituta bialdu behar da bertsoabizi@gmail.com-era.


Zuzenekoen kasuan:

2.-Bigarren pausua

Behin ikuskizuna atonduta, bideo bat grabauko da Zoom bidez ezelako mozketa barik maiatzaren 15a baino lehen.


BBG egunari eta sariei jagokezan aldaketak

Konfinamendua eta segurtasun neurriak dirala eta ez da BBG egunik izango.

Sariei jagokenez, ondokoak izango dira egoerara moldatutako sariak:

- Ni banax arabakoa saria (webgunean boto moduan emongo dana), zuzeneko bideoak eta bideoklipak izan daitekez.

- Bideo originalenari saria, zuzeneko bideoak eta bideoklipak izan daitekez.

- Bideoklip onenari saria.

- Zuzeneko onenari saria.

Kontuak kontu, 4 saritu nagusi horreentzako, taldekide guztiek astegoien bateko egonaldia izango dabe opari Zuhatzan irailaren 4, 5 eta 6an. Bertan, kirol abentura, euskerea eta sormena buztartuz Uribarri-Ganboako urtegiaren inguruan egonaldi bikainaz gozetako aukerea izango dabe.

Oharra:

Parte-hartzaile guztiek guraso edo tutorearen baimen sinatua behar dabe izan; horretarako, hemen dagoan dokumentua bete eta bialdu behar da postaz honako helbidera: Amaia Zentroa, Benito Perez Galdos Z/G, 01002 Araba.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu